Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Lehenengo fasean 21 talde gainditu dituzte eta 100etik 99,26ko puntuazioa lortu dute fase nazionalean lehiatzeko
Ikasleak eta irakasleak, talde irabazlea aurrean dutela.
(
irudia handitu
)
María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria Consumópolis laugarren lehiaketa nazionaleko sariak emateko ekitaldiaren buru izan da. Nafarroan “Los Cerebritos” taldeak irabazi du, Corellako José Luis Arrese ikastetxe publikokoak.
Saria ordenagailu eramangarria eta diploma da, eta talde irabazleko bost kideek jaso dute: Fátima Sanz Azcona, Lucía Arnedo Guallar, Eric Vallejo Sesma, Ana Chivite Monleón eta Cecilia Mateo Simón, Ana Laura Palacios koordinatzailea eta zentroko irakaslea buru zela.
Ekitaldian Loren Albéniz Ascorbe Familia, Haurtzaro eta Kontsumo zuzendari nagusiak eta Jesús Gómez Corellako José Luis Arrese ikastetxe publikoko zuzendariak ere parte hartu dute.
“Los Cerebritos” taldea Foru Komunitatean fase autonomikoaren irabazlea izan da, eta orain azken fasean lehiatuko dira, beste autonomia-erkidego batzuetako taldeen aurrez aurre.
Consumópolis lehiaketaren laugarren edizioko sarien banaketa.
(
irudia handitu
)
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.