(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ekainaren 5a da azkeneko eguna "Joan, parte hartu eta konta iezaguzu" programan izena emateko osteguna, 2009.eko maiatzak 28

Nafarroako 250 gazte baino gehiago aritu dira elkarlanean GGKEren batekin, 1995ean programa sortu zenetik


Adot, Izurdiaga, Casado, Alvarez, Frias, Ordonez eta Leranoz.

'Joan, parte hartu eta konta iezaguzu' programan 30 gazterentzako lekua dago aurten. ( irudia handitu )

Ekainaren 5ean, ostiralean, amaituko da “Joan, parte hartu eta konta iezaguzu” programan izena emateko epea. Programa horretan, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Gazteria Institutuaren eta Gizarte Gaietako eta Garapenerako Lankidetzarako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, nazioartean elkarlanean aritzeko proiektuetan parte hartzeko aukera ematen die 20 eta 30 urte bitarteko gazteei. Guztira 30 gaztek parte har dezakete eta egonaldiak 20 egun eta 6 hilabete artekoak dira.

Informazio hori eta gehiago eman dituzte gaur goizean egin duten gosari solidario batean. Gosarian honako hauek egon dira: NGIko zuzendari gerentea, Ana Frías Pardo; Gizarte Gaietako eta Garapenerako Lankidetzako zuzendari nagusia, Marta Álvarez Alonso; eta Solidaridad, Educación y Desarrollo (SED) eta Asamblea de Cooperación por la Paz GGKEetako ordezkariak, Izaskun Adot eta Amelia Leranoz, hurrenez hurren. Horiez gain, aurreko edizioan programan parte hartu zuten hiru gazte ere egon dira: Maite Izurdiaga, Roberto Casado eta Maitane Ordoñez.

“Joan, parte hartu eta konta iezaguzu” programa garapenerako gobernuz kanpoko hainbat erakunde nafarrekin batera sustatzen du Gobernuak, gazteak sentsibilizatze aldera. Ana Friasen hitzetan, “programan gazte guztiek parte har dezakete, asmoa da gazteak garapenaren alorreko gaien inguruan sentsibilizatzea eta nazioarteko lankidetza programetan parte hartzea”. Programa 1995ean jarri zen martxan eta ordudanik 258 gaztek eta gobernuz kanpoko 14 erakundek parte hartu dute. 

Oraingoa hamabosgarren edizioa da. Guztira 30 leku daude (iaz baino 5 gehiago), Hegoamerikara, Erdialdeko Amerikara eta Afrikara joateko. Programaren bi modalitateak egonkortu egin dira. Batetik, gazteek 3 eta 6 hilabete arteko egonaldiak egin ditzakete, boluntario gisa, garatze bidean dauden herrialdeetan, garapenerako lankidetzarako proiektuetan sartuta; horretako prestakuntza profil jakin batzuk eduki behar dituzte (izan behar dute erizainak, pedagogoak, irakasleak, ingeniariak, igeltseroak, e.a.). Eta bestetik, gazteek ikastaro teoriko eta praktikoak egin ditzakete, herrialde horietan bertan; ikastaroak 20 egun eta 2 hilabete artekoak dira. Nafarroako Gobernuak modalitate horietarako 65.000 eta 10.000 euro jarri ditu, hurrenez hurren. Eskariak Nafarroako Gazteria Institutuaren Erregistroan egin behar dira. Gosari solidarioan, Marta Alvarezek parte hartzea eskertu die bai gazteei, bai gobernuz kanpoko erakundeei.

Gosarian iaz programan parte hartu zuten hiru gazteek ere hitz egin dute: esperientzia oso garrantzitsua izan omen da haientzat. Maite Izurdiaga, 23 urteko kazetaria, Potosi iparraldeko barnetegi batean izan zen, Proclade erakundea medio. "Eskualde hori Latinoamerikako pobreena da", Izurdiagak esan duenez. Aitortu du ez zela gauza handiak egitera joan, ikasketak egin ahal izateko barnetegian dauden haurrei “maitasuna adieraztea” baizik. “Ezer falta ez zaigunontzat zenbait gauzaz ohartzeko modu bat da. Hainbat gauza ikusten ez badituzu, ez zara esnatzen”, esan du. 

Roberto Casadok 24 urte dauzka eta industri ingeniaritzako ikasle eta udalekuetako zuzendari da. Casadok hiru hilabete egin zituen Guatemalako komunitate pobreetan, haurrentzako aisia jarduerak dinamizatzen. Solidaridad, Educación y Desarrollo erakundeari esker bizitako esperientziaren ondorioz “konturatu da munduko pertsona gehienen premiak ez direla Iruñakoak”; konturatu da garrantzitsuena dela "jendearekin bizitzea, enpatia, jendea ez baduzu ezagutzen nekez egingo duzulako mundua duinagoa". 

Azkenik, Maitane Ordonez, 27 urteko gizarte langilea, urte eta erdi egon zen Bolibian, barnetegietan, Procladeren bitartez baita ere. Hark esan du proiektuetan integratu zela konturatu zenean bertako jendearen ikuspegiaren arabera egin behar zuela lan. “Ezin duzu esan hori horrela egiten da", azaldu du. Hiruek gazteak animatu dituzte ekimenean parte hartzera.  

Uztailetik aurrera

Partaideak erakundeek aukeratzen dituzte. Horretarako elkarrizketa pertsonal bat egiten dute eta curriculuma balioesten dute. Curriculumean kontuan hartzen dituzte, adibidez, izaera, titulazio akademikoa eta gaitasun profesionalak egokiak izatea, baita hizkuntzak jakitea ere.

Partaideak aukeratu ondoren prestakuntza jardunaldi bat antolatzen dute, lankidetzari eta boluntarioak dagozkien herrialdeetan integratzeari buruzkoak. Aurten jardunaldia ekainaren 27an egingo da. Ondoren, gazteak programaren fase nagusira pasatzen dira, “parte hartzera". Gauzak horrela, uztailean, gazteak kanpora joaten dira, “garatze bidean dauden komunitate eta kolektiboei hobetzen laguntzera".

Friasek, bukatzeko, azaldu du “konta iezaguzu” fasea dela gazteek, behin Nafarroara bueltatuta, bizipenak foro eta topaketetan kontatzea. Foro horietako bat hau da: www.juventudnavarrasolidaria.blogspot.com

Dokumentazioa:
Bases 'Ve, participa y cuéntanos', edición 2009

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa