(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Posta-elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Karlos III.a Noblearen gurutzea eman die hiru herritarri eta erlijio-erakunde bati asteazkena, 2009.eko maiatzak 27

Saridunak José Joaquín Pérez de Obanos, hil eta gero, Miguel de la Quadra-Salcedo, Alfonso Nieto Tamargo eta Hermanitas de los Pobres Kongregazioa izan dira


Sanz saridunen ondoan

Sanz Karlos III.a Noblearen gurutzeak ematen ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak gaur goizean Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan Nafarroako Karlos III.a Noblearen gurutzea eman die Miguel de la Quadra-Salcedo kazetari eta bidaiariari; Alfonso Nieto Tamargo unibertsitateko irakasle eta Nafarroako Unibertsitateko errektore ohiari; Hermanitas de los Pobres Kongregazioari; eta, hil ondoren, José Joaquín Pérez de Obanos Nafarroako Nekazaritza Kooperatiben Batasuneko presidente izandakoari. Azken horren kasuan, saria Trinidad eta María Ángeles Pérez de Obanos arrebek jaso dute.

Nafarroako Gobernuak 1997an Nafarroako Karlos III.a Noblearen gurutzea saria sortu zuen Foru Komunitatea ezagutarazten eta hari ospea ematen beren esparruetan nabarmendu diren pertsona eta entitateek egindako lana jendaurrean azpimarratu eta aitortzeko. Sariak 1387tik 1425ean hil zen arte Nafarroako errege izandakoaren izena du. Monarka bakezalea eta adiskidetzailea izan zen, kulturaren eta artearen aldeko ekimenak abian jarri zituen eta Europako gainerako gorteekin bake- eta adiskidetasun-harremanak ezartzeko lan egin zuen. 

Sanz presidentearen hitzaldia.

Presidentearen parte-hartzea Karlos III.aren gurutzeak emateko ekitaldian. ( irudia handitu )

Saria José Joaquín Pérez de Obanosi emanda, Nafarroako Gobernuak “Nafarroako eta Espainiako nekazaritza-munduan 1977tik 2008ko abuztuaren 20an hegazkin-istripuan hil arte garrantzi handia izan zuen gizona” aitortu nahi izan du. Saria ematen duen dekretuaren arabera, “oso gizon ospetsua eta errespetatua izan da Nafarroako nekazaritza munduan”, eta “Foru Komunitatearen ongizateari, proiekzioari eta ospeari nabarmenki lagundu dio”.


Miguel de la Quadra-Salcedo Gayarre bidaiari eta esploratzaileari dagokionez, Nafarroako Gobernuak “goi lehiaketako atleta, kazetari eta gazteen arteko topaketa eta lankidetza proiektuen sustatzaile gisa hainbat urtez izandako jendaurreko proiekzioa” aitortu du. Horrez gain, “Foru Komunitatea ezagutarazten eta hari ospea ematen lan egin du”.

Alfonso Nieto Tamargo irakasleak “unibertsitate lan itzela egin du, bai ikertzaile eta irakasle esparruetan, bai kudeaketa arloan”.

Hermanitas de los Pobres Kongregazioari dagokionez, Nafarroako Gobernuak azpimarratu du duela 127 urtetik “lan goresgarria egin duela Foru Komunitatean adineko pertsona behartsuen arretan”.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Discurso del Presidente Sanz
Biografía José Joaquín Pérez de Obanos
Biografía Miguel de la Quadra-Salcedo
Biografía Alfonso Nieto
Historia Hermanitas de los Pobres

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa