(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Udaran suhiltzaile talde mugikorrak ibiliko dira Nafarroan, basoek su hartzeko arrisku gehien duten egunetan asteazkena, 2009.eko maiatzak 27

Caballero eta Sanzberro kontseilariek udarako baso suteak itzaltzeko kanpaina aurkeztu dute; kanpaina asteartean hasiko da.


Suhiltzailea Perdon mendatean

Helikopteroz garraiatzen den taldearen simulazioa Perdon mendatean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak datorren ekainaren 2an (asteartea) udarako basoko suteak prebenitzeko eta itzaltzeko kanpaina jarriko du martxan. Berritasun nagusia da arrisku handieneko egunetan suhiltzaile talde mugikorrak egongo direla. 

Talde horiek sortuko dira Foru Erkidegoaren erdialdeko eta hegoaldeko parkeetan, hau da, Iruñakoetan (Cordobillako Suhiltzaile Parke Nagusian eta helikopteroz garraiatzen den Miluzeko taldearen egoitzan) eta Lizarra, Lodosa, Azkoien, Zangoza, Tafalla eta Tuterako eskualde parkeetan. Horietan suhiltzaile gehiago jarriko dira, aldi baterako.

Egoitzetan alertak jaso zain egon beharrean, taldeek zaintza ibilbideak egingo dituzte, batik bat ingurumen aldetik garrantzitsuak diren lekuetan (parke naturalak, babestutako eremuak, e.a.), arratsaldean, suteak sortzeko arrisku gehien dagoen garaian. Guztira zazpi talde egongo dira, guztiak autoponparekin, sua ikusi eta berehala itzali ahal izateko. 

Lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari Javier Caballero Martinezek eta Landa Garapen eta Ingurumeneko kontseilari Begoña Sanzberro Iturririak kanpainaren berri eman dute prentsaurrekoan. Kanpaina irailaren 30ean amaituko da, baina, behar izanez gero, luzatu egingo dute.

Caballerok suak itzaltzeko bitartekoez hitz egin du. Nafarroako Larrialdi Agentziak 592 suhiltzaile edukiko ditu (finkoak eta laguntzaileak), baita beste 200 suhiltzaile boluntario ere. Sua handia bada, gainera, suhiltzaileei laguntzeko Landa Garapen eta Ingurumen departamentuko teknikariak eta basozainak jarriko dira. Guztira 800 pertsona inguru egongo dira lanean. 

Sanzberro kontseilariak nabarmendu du Landa Garapen eta Ingurumen departamentuak 10,2 milioi euro inbertitu dituela prebentzio lanetan (basozaintza, suebakiak, belar-sastrakak garbitzea, sail gazteak zaintzea, garbiketa, e.a.).

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa