(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bankinter eta Kutxa Nafarroako Gobernuak eta finantza erakundeek kredituak errazago emateko adostutako akordioari gehitu zaizkio asteazkena, 2009.eko maiatzak 27

Orain arte 118 eragiketa bideratu dituzte, guztira 30,5 milioi euro


Akordioa sinatzen

Bankinterreko ordezkaria, Miranda kontseilaria eta Kutxako ordezkaria, akordioa sinatzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak eta zortzi finantza erakundek joan den martxoan adostutako akordioari Bankinter eta Kutxa gehitu zaizkie. Akordioaren helburua da enpresei, langile autonomoei eta partikularrei 300 milioi euroko abalak ematea. Testua gaur sinatu dute Alvaro Miranda Simavillak, bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak, eta Bankinterreko eta Kutxako arduradunek, Antonio Berdiel Bitriainek eta Luis María Recondo Eceizak, hurrenez hurren.

Abal horiei esker, enpresa nafarrek 500 milioi euro baino gehiagoko zirkulatzailea edukiko dute eskura, eta herritarrek guztira 600 milioi euroko maileguak, babestutako etxebizitzak erosteko. Horrek esan nahi du Gobernuak emango dituen abalekin 1.135.000.000 euro inguruko finantza eragiketak egin ahal izango direla. 

Bankinter eta Kutxa kontatuta, guztira hamar erakundek sinatu dute akordioa. Bankinterrek hitz eman du 20 milioi euroko gordailua edukiko duela kreditu eskariei erantzuteko; Kutxak, berriz, 12,4 milioi euro gordeko ditu.

Gobernuaren eta finantza erakundeen lankidetza horri esker, neurriak abian jarri zirenetik (hilabetean) 118 banku eragiketa bideratu dira, guztira 30,5 milioi eurokoak. Eragiketa gehienak ETEek eta mikroETEek egin dituzte (92), zirkulatzailea eskuratzeko. Gero, 15 eragiketa izan dira inbertsio abalekoak, 6 enpresa handiei zirkulatzailea ematekoak eta beste 5 babes ofizialeko eta tasatutako prezioko etxebizitzak erosteko. 

Hona hemen erakunde bakoitzak jarritako zenbatekoak: Nafarroako Kutxak 15.349.598 euro, Caja Rural de Navarrak 10.217.000 euro, BBVAk 2.200.000 euro, Popular bankuak 1.510.000 euro, Euskadiko Kutxak 600.000 euro, Santander bankuak 150.000 euro eta IberCajak, 550.000 euro. Horiez gain Guipuzcoano bankuak ere parte hartzen du. 


Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa