(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Valtierrak Haur Hezkuntzako bigarren zikloko zentro berria eraikiko du astelehena, 2009.eko maiatzak 25

Ikastetxe publikoak hobetu edo zabaltzeko lanak onetsi dira Antsoainen, Cabanillasen eta Caparroson


Nafarroako Gobernuak gaur goizeko saioan Hezkuntza Departamentuaren eta Valtierrako Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena sinatzea onetsi du Haur Hezkuntzako bigarren zikloko zentro bat eraikitzea sustatzeko, gaur egungo “Félix Zapatero” Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoaren espazioa osatzeko. Eraikin berria 3 eta 6 urte bitarteko haurrei bideratuta dago, eta 2 hezkuntza-lerro osorako gaitasuna izango du. 150 ikasle hartuko ditu gehienez eta jantoki-zerbitzua izango du.

Gobernuak hartutako bestelako akordioen arabera, Antsoain, Cabanillas eta Caparrosoko Udalekin ere lankidetza-hitzarmenak sinatuko dira bertako ikastetxe publikoetan hobekuntza- edo zabaltze-lanak egiteko.

Valtierrako zentroari dagokionez, Udalak lanak egiteko, proiektua idazteko eta lanak zuzentzeko bitartekoak emango ditu. Hala ere, kasuan kasuko Gobernu-akordioak 200.000 euroko zenbatekoa onetsi du Hezkuntza Departamentuak finantzaketan parte hartu dezan, aurtengo aurrekontuaren kontura.

Zentro berriak (gaur egungo “Félix Zapatero” ikastetxearen zabalkuntza izango da) herriaren hazkunde ekonomiko eta demografikoari erantzungo dio, haur eta lehen hezkuntzako zentroetan matrikulen kopuruak gora egin baitu. Egoera horretan, eta gaur egungo eraikinak matrikula-igoerari erantzuteko behar besteko espazioak ez dituenez, Valtierrako Udalak, batetik, 0 eta 3 urte bitarteko haur-hezkuntzako lehen zikloko zentroa sustatuko du, eta bestetik, haur-hezkuntzako bigarren ziklorako zentro berri hau, herriko katastroko 908. lursailean, 10. zenbakiko poligonoaren zuzkidura-erabilerako lursailean kokatutako orubean egongo dena, gaur egungo ikastetxe publikoarekin muga eginez.

Haur Hezkuntzako bigarren zikloko (3 eta 6 urte bitartean) eraikinaren kostua, proiektuaren idazketa-gastuak eta lanen zuzendaritza-gastuak barnean hartuta, 1.776.440 eurokoa izango da.

Dakigunez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak ezarritakoaren arabera, toki korporazioak Departamentuarekin lankidetzan arituko dira ikastetxe publikoak sortu, eraiki eta mantentzeko, eta horien kudeaketa-organoetan parte hartuko dute. Horrez gain, HLOren arabera, hezkuntza-zentro izatera bideratutako eraikinak kontserbatu, mantendu eta zaindu behar dituzte.

Hobekuntzak Antsoain, Cabanillas eta Caparrosoko ikastetxeetan

Era berean, Nafarroako Gobernuak zaharberritze- edo zabaltze-lanak onetsi ditu Antsoain, Cabanillas eta Caparrosoko ikastetxeetan.

Cabanillasen kasuan, Gobernuak 120.000 euroko gastua onartu du “San Juan de Jerusalén” Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoan zaharberritze-lanak egiteko. Lanak Nafarroa 2012 Planaren barruan sartzen dira, eta horien bidez, oztopo arkitektonikoak ezabatu eta igogailua jarriko da, kanpoko zurgintza ordeztuko da eta lehen solairuko komunak berrituko dira. Lanen kostu osoa 121.712 eurokoa da, eta Cabanillaseko Udalak jarriko du. “San Juan de Jerusalen” ikastetxeak 112 ikasleri eskolak ematen dizkie gaztelaniaz, 9 taldetan banatuta. 

Horrez gain, Foru Gobernuak, gaurko saioan, 186.000 euroko gastua onartu du Antsoaineko “Ezcaba” Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoaren kanpoko arotzeria ordezteko. Lanen zenbateko osoa 187.392 eurokoa da, eta zenbateko hori osatzeko falta dena Antsoaineko Udalak jarriko du. Haur eta Lehen Hezkuntzako zentro horretan D eredua dago (euskaraz osorik), eta 725 ikasle daude 31 taldetan banatuta. 

Bestalde, Nafarroako Gobernuak, matrikulen kopuruak gora egin duenez, 300.000 euro Caparrosoko “Virgen del Soto” Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa zabaltzeko eta zaharberritzeko bideratzea erabaki du. Lanak Nafarroa 2012 Planera bilduta daude, eta horiek direla bide, bi gela arrunt eta bi bikoizte-gela eraikiko dira eta liburutegia berritu eta zabaldutako inguruan kokatuko da. Ikastetxeko hezkuntza-eredua G (gaztelania) eta A (gaztelania euskarazko ikasgai batekin) da, eta 239 ikasle ditu, 16 taldetan banatuta.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa