(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Azpiegitura-lanak inauguratu dituzte Eltson, Urritzola-Galainen eta Zenotzen asteazkena, 2009.eko maiatzak 20

Inbertsioa ia milioi bat eurokoa izango da


Sareen inguruko lanen eta zoladura-lanen inaugurazioa Ultzaman. (1. argazkia)

Salanueva kontseilaria Ultzaman azpiegitura-lanak inauguratzen ( irudia handitu )

Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko kontseilariak gaur goizean inauguratu ditu Ultzamako Eltso, Urritzola-Galain eta Zenotz kontzejuetan egindako sareen berrikuntza eta zoladura lanak. Ekitaldi horretan, kontseilariaren ondoan Pedro Pegenaute Garde Departamentuko zuzendari nagusia egon da.


Hiru kontzeju horietako lanak egiteko 950.938 euro inguruko inbertsioa egin da, eta kopuru horretatik 602.772 euro Departamentuak eman ditu. Lanen inaugurazio-ekitaldia Zenotzen hasi da, eta ondoren Eltson eta Urritzola-Galainen jarraitu du. Pachi Pérez Aguerri Ultzamako alkatea eta Eltso, Zenotz eta Urritzola kontzejuetako presidenteak, Isabel Tellería, Miguel Zenotz eta Pedro Miguel Ezcurra hurrenez hurren, Amelia Salanuevaren eta Pedro Pegenauteren alboan egon dira. Kontseilariak kontzejuko presidente bakoitzari ekitaldia oroitzeko plaka bat eman dio.

Lanetan, Eltsoko banaketa- eta saneamendu-sarea berritu eta kaleetan zoladura jarri da; Urritzola-Galainen erdigunean banaketa- eta saneamendu-sarea berritu eta zoladura berritu da; eta Zenotzen La Asunción plazan eta kale batean zoladura jarri da.

Sareen inguruko lanen eta zoladura-lanen inaugurazio-ekitaldia Ultzaman. (1. argazkia)

Salanueva kontseilaria Ultzaman azpiegitura-lanak inauguratzen. ( irudia handitu )

Ultzamako udaletxeak eta kontzejuek egindako inbertsioa, 2005-2008 Azpiegitura Planaren barruan, 5,2 milioi euro ingurukoa izan da. Kopuru horretatik, Toki Administrazioko Departamentuak 2,2 milioi euro ematen ditu.

Ultzaman 2005-2008 Azpiegitura Planaren barruan egindako jardunetatik zortzi Udalak eskatu zituen kontzeju desberdinetako proiektuetarako (Zenotz, Urritzola, Eltzaburu, Eltso) eta beste 17 lan Orkin, Auza, Eltso, Eltzaburu, Gerendiain, Iraizotz, Suarbe, Larraintzar, Lizaso eta Urritzola kontzejuek eskatu zituzten. Egindako proiektu gehienak sareak eta argiteria publikoa berritzea, zoladurak, instalazioetara joateko bideak eta kontzeju-etxeetako lanak dira.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa