(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Milagron 0-3 urteko "Infanta Leonor" zentroa inauguratu du asteartea, 2009.eko maiatzak 19

Era berean, duela gutxi amaitutako “Nuestra Señora del Patrocinio” Haur eta Lehen Hezkuntzako Zentroan oroitzapen-plaka erakutsi du


Milagroko Infanta Leonor eta Nuestra Sra. el Patrocinio zentroen inaugurazioa. (1. argazkia)

Sanz presidenteak Milagron “Infanta Leonor” 0-3 urteko zentroa inauguratu du. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak Milagron “Infanta Leonor” haur-hezkuntzako zentro berria inauguratu du gaur. Zentroko instalazioak bisitatu ondoren, presidentea 2008ko irailean amaitutako “Nuestra Sra. Del Patrocinio” Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikora joan da, eta bertan oroitzapen-plaka erakutsi du.

Hezkuntza Departamentuak 812.260 euroko diru-laguntza eman du Milagroko haur-hezkuntzako zentroa eraikitzeko (guztira 1.459.935 euro bideratu dira horretara), eta haur- eta lehen-hezkuntzako zentroaren kostu osoa bere gain hartu du, hau da, 2.614.725 euro.

“Infanta Leonor” haur-hezkuntzako lehen zikloko ikastetxea

“Infanta Leonor” haur-hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe berria Milagroko San Juan etorbidean dago. Eraikin berria da, eta alboan duela gutxi eraikitako “Nuestra Señora del Patrocinio” haur- eta lehen-hezkuntzako ikastetxe publikoaren eraiki berria du.


1.500 metro koadro ditu, 1.200 metro koadro eraikita. 63 m²-ko 3 gela bikoitz ditu, 40m²-ko bi gela sinple, zuzendaritza-ingurua-bileren gela, office eta sukalde ingurua, hezkuntza-ingurua, barruko patioa, kanpoko patioa, erabilera anitzeko gela/jantokia, komunak, materialaren biltegia eta aulkitxoen biltegia.


ilagroko Infanta Leonor eta Nuestra Sra. el Patrocinio zentroen inaugurazioa. (2. argazkia)

Sanz presidentea Milagroko "Nuestra Señora del Patrocinio" haur- eta lehen-hezkuntzako zentroan. ( irudia handitu )

Guztira 8 unitate eta 100 plaza izango ditu, modu honetan banatuta: edoskitzaileen 2 unitate, 16 plazakoak; 1-2 urteko 3 unitate, 36 plazakoak, eta 2-3 urteko 3 unitate, 48 plazakoak. Jantoki-zerbitzua emateko instalazioak ere baditu. Ikastetxea 2008ko urrian jarri zen abian, eta gaur egun 69 neska-mutil ditu eskolatuta. 

Zentroaren hizkuntza-modalitatea gaztelania da, eta jarduerak ingelesez egiten dira. Zentroan 7 hezitzaile daude (1 hezkuntza-beharrizan zehatzen moduluan), zuzendaria (Montse Gurrea), 2 jantoki-laguntzaile eta 2 garbiketa-laguntzaile. 

Milagroko “Nuestra Sra del Patrocinio”

Eraikin berria Milagroko San Juan etorbidearen 38. zenbakian kokatuta dago. Eraikinak Cortes de Navarra kalearekin, San Juan etorbidearekin, Roncesvalles kalearekin eta kiroldegi-inguruarekin muga egiten du. “Infanta Leonor” 0-3 urteko zentro berria lursail berean dago, ikastetxetik oso hurbil.

Eraikinaren altuera behe-solairua +1 da. "U" itxura du, barruko patio baten inguruan, goragoko mailan kokatutako kirol-pistatik hurbil. Beheko solairuan, kirol-inguruaren aurrez aurre, atezainarentzako etxebizitza eraiki da. 

Espazioen programak hurrengoak gehitu zituen beheko solairuan: 2 hall, atartea eta igarobideak, atezaintza, itxarongela, idazkaritza, zuzendaritza, 6 gela arrunt, psikomotrizitate-gela, erreprografia-gela, 2 bulego, jantokia, erabilera anitzeko gela, sukaldea, sukaldeko biltegia eta aldagelak, garbitzaileen aldagelak, biltegia, galdaren gela eta instalazio elektrikoen gela, ikasleen eta irakasleen komunak eta atezainaren etxebizitza.

Ikastetxean eraikitako azalera osoa 3.675,94 m² da gutxi gorabehera. 2007ko maiatzean ikastetxe publikoa eraikitzeko lanak Urbanizaciones Iruña SA enpresari esleitu zitzaizkion. Lanak 2008ko uztailean amaitu ziren, eta eraikin berrian hezkuntza-jarduera 2008ko irailean hasi zen.

Ordura arte, Milagron 1932an eraikitako haur-eta lehen-hezkuntzako ikastetxe publiko bat zegoen. Urte hauetan guztietan zenbait zabalkuntza egin dituzte, espazio eskuragarri guztia okupatuta izan arte. Beraz, zabalkuntza gehiago egitea ezinezkoa zen, ez zabaleran ez altueran, egitura aproposa ez zelako eta udal ordenantzek halakorik baimentzen ez zutelako.

Era berean, Milagro herriko biztanleria gora egiten ari zen immigrazioaren eraginez eta ekonomia- eta hirigintza-garapena izan duelako. Hori dela eta, haur- eta lehen-hezkuntzan eta 0-3 urteko tartean plazen eskaria handitzea aurreikusten zen. Gainera, ikastetxe publikoa guztiz beteta zegoenez (279 ikasle zituen, 104 haur-hezkuntzan eta 175 lehen-hezkuntzan), Hezkuntza Departamentuak haur- eta lehen-hezkuntzako ikastetxe publiko berri hau eraikitzea erabaki zuen. Bi linea oso izango ditu, eta hirugarren bat ere sortu ahal izango da.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa