(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Catalán kontseilariak Mariano García Zalbaren jaiotzaren bigarren mendeurrena ospatzeko ekitaldiak aurkeztu ditu asteazkena, 2009.eko maiatzak 13

Zortzi kontzertu, CD bat eta web orrialde bat Agoitzeko musikari eta konpositorea omentzeko


Mariano García Zalba

Mariano Garcíaren jaiotzaren bigarren mendeurrena ospatzeko ekitaldien programa aurkeztu dute ( irudia handitu )

Alberto Catalán Higueras Nafarroako Gobernuko Erakundeekiko harremanetarako kontseilariak eta Gobernuaren eledunak eta Francisco Enguita Moro Agoitzeko alkateak Mariano García Zalba Agoitzeko musikari eta konpositorearen jaiotzaren bigarren mendeurrena ospatzeko ekitaldien programa aurkeztu dute gaur Iruñan. Musikari eta konpositore horrek, besteak beste, “Las vísperas grandes de San Fermín” sortu zuen, eta Iruñako Udaleko Musika Akademiako fundatzaile-zuzendaria izan zen.

Foru Gobernuak ekimen honetan parte hartzen du, Kultura eta Turismo Departamentuaren eta Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuaren bidez, 14.000 euroko ekarpen ekonomikoa eginda. Ekitaldien antolaketan Agoitzeko Udalak, Bilaketa elkarteak, Agoitzeko San Miguel abesbatzak eta Cederna Garalur-ek ere parte hartzen dute.

Kontseilari-eledunak azpimarratu duenez, “Nafarroako Gobernuak omenaldi honi babesa eman nahi izan dio gure kultura- eta arte-aberastasuna osatzen duen guztia sustatu eta ezagutarazteko jardunen barruan. Ildo horretatik ezinbestekoa da Mariano Garcíaren lanari eta irudiari tarte bat egitea”.

Programaren bidez nafar guztiei Nafarroako musikari eta konpositorearen arte- eta kultura-ondarea ezagutarazi nahi zaie. Horretarako, doako ekitaldien programa antolatu da. Zortzi kontzertu egingo dira Foru Komunitate osoan, musika CD bat argitaratuko da eta Mariano Garcíaren bizitzari eta lanei buruzko modulu biografikoa sortuko da interneten kontsultatu ahal izateko. 

Horrez gain, Agoitzeko udalak zenbait jarduera antolatu ditu, hala nola, Agoitzeko artistari herriko kale bat eskaini dio eta jaiotetxea erosteko ahaleginak egiten ari da bertan udaleko pertsonaia ospetsuen interpretazio-zentroa kokatzeko. Iruñako Udalak 2009. urtean Joaquín Maya Udaleko Musika Eskolako ekitaldien aretoari Mariano García izena jartzea erabaki du. 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Programa de actos

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa