(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Agustín González Acilu konpositoreak Kulturaren Vianako Printzea Saria 2009 irabazi du asteazkena, 2009.eko maiatzak 13

1929an Altsasun jaioa, Espainiako musika garaikidearen pertsona ospetsu bikainenetakotzat hartzen da


Nafarroako Kultura Kontseilua

Nafarroako Kultura Kontseilua artxiboko irudian ( irudia handitu )

Nafarroako Kultura Kontseiluak, gaur goizean Nafarroa Jauregian bilduak, Nafarroako Gobernuari Kulturaren Vianako Printzea Saria 2009 Agustín González Acilu musikari eta konpositoreari ematea proposatu dio. 1929an Altsasun jaioa, Espainiako musika garaikidearen pertsona ospetsu bikainenetakotzat hartzen da.

González Aciluz gain, aurten honakoak izan dira Kulturaren Vianako Printzea Sarirako hautagaiak: Gaztelaniako eta Literaturako katedradun eta Iruñeko Navarro Villoslada BHIko irakasle Ignacio Aranguren, Lorenzo Ondarra, Jesús María Muneta eta Bilaketa kultur elkartea.

Iragan otsailaren 17an Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismoko kontseilariak, Juan Ramón Corpas Mauleónek, aurreko Kultura kontseilari César Antonio Molinari gutuna bidali zion Espainiako Gobernuko Kultura Ministerioak ematen duen Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina musikari nafarrari ematea proposatuz, eta horrela justifikatzen zuen: “Nafarroako Gobernuak Agustín González Aciluren ibilbidea, 1971. urtean Musika Sari Nazionalaz aintzatetsia, eta egun aurrera eramaten duen lana, obra berriak konposatuz jarraitzen baitu, sari hau lortzeko meritu nahikoak direla irizten du”.

Kulturaren Vianako Printzea Saria martxoaren 5eko 56/1009 Foru Dekretuaren bidez eratu zen, Nafarroako Kultura Kontseiluak egindako eskariari erantzunez. Sari horren helburua da kulturaren edozein arlotan sorkuntzaren edo ikerketaren bidez edo kultura sustatuz pertsona, talde edo erakundeek egindako lana aintzatestea; sarituei ezagutza adieraztea eta erakundeek kulturari gizarteak eraikitzeko eta garatzeko aitortzen dioten garrantziaren adierazpen sinbolikoa egitea.

Sari bakarra da, eta urtero ematen dute; urteko sarirako zenbatekoa Nafarroako Parlamentuak onartutako aurrekontuetan zehazten da.
Sarirako hautagaiak aurkeztea honako erakunde hauei dagokie: Nafarroako Kultura Kontseilua edo haren batzordeak, legez eratuta dauden Nafarroako kultura erakundeak edo beste edozein kultura entitate, Nafarroakoak izan edo ez.

Nafarroako Kultura Kontseiluari dagokio, osoko bilkuran, Gobernuko Lehendakariari proposatzea kultura elkarte, talde edo entitateek aurkeztutako hautagaien artean saria nori eman. Saria Nafarroako Gobernuak ematen du, aurten ekainean emango delarik.


Sarituak
Hona hemen orain artean saria eskuratu duten pertsonen zerrenda: 
1990 José Goñi Gaztambide
1991 Eugenio Asensio Barbarin
1992 Orfeón Pamplonés
1993 Rafael Moneo
1994 Francisco Ynduráin
1995 Julio Caro Baroja
1996 Pablo Antoñana Chasco
1997 Pedro Miguel Echenique Landiribar
1998 Ramón Armendáriz
1999 Alvaro D'Ors
2000 Concepción García Gaínza
2001 Miguel Sánchez Ostiz
2002 María Bayo
2003 Juan José Aquerreta Maestu
2004 Fernando Redón
2005 Javier Manterola Armisén
2006 Javier Tejada Palacios
2007 Pedro Iturralde
2008 Alfredo Landa

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Agustín González Acilu

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa