Ikusi egun honetako albiste gehiago
Sanz presidenteak Menpekotasunari eta Bizi-kalitateari buruzko Nazioarteko II. Kongresua inauguratu du
astelehena, 2009.eko maiatzak 11
Asteazkenera arte egingo da Iruñako Baluarten, eta 550 parte-hartzaile baino gehiago bilduko ditu
Sanzek Menpekotasunari buruzko Nazioarteko II. Kongresua inauguratu du
(
irudia handitu
)
Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak gaur goizean Menpekotasunari eta Bizi-kalitateari buruzko Nazioarteko II.a Kongresua inauguratu du. Kongresua Edad & Vida Fundazioak antolatzen du, Foru Gobernuarekin eta Imsersorekin lankidetzan.
Kongresua Amma Taldeak, “La Caixa” Fundazioko Gizarte Ekintzak, Vitaniak eta Vodafonek babesten dute eta Coca-Cola Españaren laguntza du. Xedea nazioko eta nazioarteko hogeita hamar bat adituk Autonomia Pertsonala Sustatzeko eta Menpekotasun-egoeran dauden Pertsonak Artatzeko Legearen balantzea egitea eta etorkizuneko perspektibak planteatzea da. Era berean, kongresu honetan Iruñan 550 parte-hartzaile baino gehiago biltzea aurreikusi da, hala nola administrazioetako ordezkariak, legearen garapenean inplikatutako sektoreetako gizarte-eragileak, adinekoen elkarteak, udalak eta menpekotasuna artatzeko eta adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko politiken garapenean parte hartzen duten akademikoak.
Menpekotasunari buruzko Nazioarteko II. Kongresuaren inaugurazioa
(
irudia handitu
)
Inaugurazio-ekitaldian, Sanzek Yolanda Barcina Angulo Iruñako alkatea, Francisco Moza Zapatero Osasun eta Gizarte Politikako Ministerioko Gizarte Politikaren idazkari nagusia, María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria eta Higinio Raventós Negra Edad&Vida Fundazioko presidentea alboan izan ditu. Horrez gain, Josep María Via Redons kongresuko batzorde zientifikoko presidenteak, Albert Vergés Millet Edad&Vida Fundazioko zuzendari nagusiak eta kongresuko batzorde antolatzaileko lau kidek parte hartu dute: Rafael Iglesias Puertas, Montserrat Caminal Echevarría, José Manuel Azorín-Albiñana López eta Javier Velasco Gutiérrez.
Gehiago irakurri:
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.
- Dokumentazioa:
- Dicurso del Presidente
- Programa del congreso
- Retransmisión de los actos del congreso