Ikusi egun honetako albiste gehiago
Hiru epidemiologia-alerta eta kasu susmagarri bat negatibo suertatu dira A gripe berriaren analisietan
asteazkena, 2009.eko apirilak 29
Alerta kasuak Virgen del Camino Ospitaleari eta Nafarroako Ospitaleari dagozkie eta kasu susmagarria Nafarroako Klinika Unibertsitarioari
Atzo arratsalde-gau partean izandako hiru epidemiologia-alerta eta kasu susmagarri bat negatibo suertatu dira A H1N1 gripe berria detektatzeko analisietan, gaur goizeko prentsaurrekoan Kutz kontseilariak adierazi duenez.
Zehazki, alertetako bi Virgen del Camino Ospitalean eman ziren eta bestea Nafarroako Ospitalean. Bestalde, kasu susmagarria 21 urteko gazte bati dagokio. Mexikora eginiko bidaia batetik itzuli eta ohiko gripe-koadroa erakutsi ostean, Nafarroako Klinika Unibertsitarioan ingresatu zuten 22:00tan, azkenean B motako gripea (gaixotasun berriarekin zerikusirik gabea) diagnostikatuz. Gogoan izana urreko lau alertak ere (bi VCOn, bat NKUn eta bat Lizarrako García Orcoyen Ospitalean) negatiboak izan direla.
Prentsaurrekoan Kutz kontseilariak osasun-agintariek “A N1H1 gripe birus berria” izendapena proposatu dutela adierazi du, orain arte erabili izan den “txerri-gripea” izendapen baino zehatzagoa baita. Bestalde, kontseilariak, aurreko agerraldietan egin izan duen bezala, hiritarrei lasaitasunezko mezua berretsi die; Horrez gain, osasun-sistema muturreko zaintza-egoeran” dagoela gogorarazi du, “egoera aldakor” baten aurrean baikaude.
- Dokumentazioa:
- Audioa
- Bideoa