Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Liburutegi Publikoek Liburuaren Eguna irakurketa bultzatzeko jarduerekin ospatuko dute
ostirala, 2009.eko apirilak 17
Era berean, Beatriz Menéndez irudigileak egindako kartel baten 800 ale eta 15.000 liburu-markatzaile gaztelaniaz eta euskaraz banatuko dira
Liburuaren Egunean, Nafarroako Liburutegi Publikoek irakurketa bultzatzeko hiru jarduera programatu dituzte, eta Beatriz Menéndez irudigileak egindako kartelaren 800 ale eta 15.000 liburu-markatzaile gaztelaniaz eta euskaraz argitaratu dituzte. Kartela eta liburu-markatzailea liburutegietan doan jaso daitezke. Nafarroako Gobernuak kanpaina honetan 12.800 euro inbertitu ditu.
Irakurketa bultzatzeko programatu diren hiru jarduerak hauek dira: “El bazar de Osías el osito”, Tarambana konpainiarena, Zarrakazteluko liburutegian (apirilak 20, 18etan), Castejóneko liburutegian (apirilak 21, 18etan), Uharteko liburutegian (apirilak 22, 18etan), Oliteko liburutegian (apirilak 23, 11,30ean) eta Arangureneko liburutegian (apirilak 24, 18etan) ikusi ahal izango dena; “El burlador sin sardina”, Pasadas las 4 konpainiarena, Altsasuko liburutegian (apirilak 21, 18etan) eta Tuterako liburutegian (apirilak 23, 18etan), eta “Liburuzaina estu eta larri”, Gus Marionetas konpainiarena, “El secuestro de la bibliotecaria” istorioan oinarritua, Aurizberriko liburutegian (apirilak 14), Etxarri-Aranatzeko liburutegian (apirilak 15), Irurtzuneko liburutegian (apirilak 16) eta Erronkariko liburutegian (apirilak 20, 18etan)..
Egun hori mundu osoan ospatuta, UNESCOk irakurketa, argitalpen-industria eta jabetza intelektualaren babesa egile-eskubidearen bidez sustatu nahi ditu.
1616ko apirilaren 23an Cervantes, Shakespeare eta Garcilaso de la Vega hil ziren. Apirilaren 23an beste idazle ezagun batzuk jaio edo hil ziren, hala nola, Maurice Druon, K. Laxness, Vladimir Nabokov, Josep Pla eta Manuel Mejía Vallejo. Hori dela eta, UNESCOk literatura unibertsalean sinbolikoa den data hori hautatu zuen liburuari eta idazleei mundu osoan omenaldia egiteko, eta irakurketa bultzatzeko eta sortzaileek gizarte- eta kultura-aurrerapenari egindako ekarpena errespetatzeko.
- Dokumentazioa:
- marcapaginaseusk09.pdf