Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak 4 milioi euro inbertitu ditu Oncineda zentroa zaharberritu eta zabaltzeko
asteazkena, 2009.eko apirilak 1
Proiektua Nafarroa 2012 Planeko tokiko inbertsioen barruan sartzen da, eta 2011ko lehen seihilekoan amaituta egotea espero da
Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez, 4.074.025 euroko aurrekontua bideratu du Lizarrako Oncineda Desgaitasunaren Arreta Integraleko Zentroa zaharberritu eta zabaltzeko. Zehatz esanda, 3.500.000 euro inbertitu dira obrarako, eta gainerakoa, 560.000 euro, eraikinaren ekipamenduetarako.
María Isabel García Malo kontseilariak zentroa zabaldu eta zaharberritzeko proiektua aurkezteko ekitaldian eman dituen datuetako batzuk dira. Aurreikuspenen arabera, lanak datorren maiatzean hasiko dira eta 2011ko lehen seihilekorako amaituko dira.
García Maloren esanetan, proiektu honen bidez “bertan bizi diren pertsonen arreta, bizi-kalitatea eta ongizatea hobetu nahi dira”. Kontseilariaren esanetan, “bertako bitarteko tekniko eta gizatiarrek kalitate albait handiena izatea nahi dugu”. Horren ondorioz, 206 lanpostu sortuko dira 2008 eta 2011 urteen artean.
Lizarrako Oncineda Desgaitasunaren Arreta Integraleko Zentroak Nafarroako Gobernuaren egoitza-sarea osatzen du eta Servisar enpresak kudeatzen du 2006tik. Desgaitasun larria eta sakona duten pertsonak artatzen ditu, laguntza-beharrizan etengabe, zabal eta orokorra dutenak
Nafarroako Gobernuak, Menpekotasunaren Nafarroako Agentziaren bidez, 8.500.000 euro baino gehiago bideratzen ditu lau urtetan (2006-2010) bitarteko honen hartzaileak diren pertsonak artatzeko. Hori dela eta, 2009an 48.146 euroko aurrekontua dago egoitzan dagoen erabiltzaile bakoitzeko, eta 7.050 euro eguneko plaza duen pertsona bakoitzeko.
Proiektuaren deskripzioa
Gaur aurkeztutako proiektua Foru Gobernuak Nafarroa 2012 Planeko Toki Inbertsioen barruan bultzatutako jardunen barruan dago. Horren arabera, egon dagoen zentroa zaharberritu eta zabalduko dute. Zentro horretan, zerbitzu hauek eskaintzen zaizkie erabiltzaileei: ostatua; mantenua; medikuntza-osasun arreta; arreta psikosoziala; eta gaikuntza- eta errehabilitazio-programak; doikuntza pertsonal eta sozialeko programak; eta aisiako eta astialdiko programak.
Gehiago irakurri:
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.