Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Drogei buruzko Plan Nazionalak finantzatuko du eta psikosia diagnostikatuta duten pertsonak eta horien familiako osasuntsuak aztertuko dira
Especialistas del Hospital Virgen del Camino desarrollarán un estudio sobre cannabis y enfermedad mental.
(
irudia handitu
)
Virgen del Camino ospitaleko Psikiatria Zerbitzuak kanabisari eta horrek psikosia diagnostikatuta duten pertsonengan eta familiako osasuntsuengan dituen ondorio kaltegarriei buruzko azterketa abiatuko du laster. Proiektua gaur goizean prentsaurrekoan aurkeztu dute Fernando Boneta Beorlegui Virgen del Camino ospitaleko zuzendariak; Manuel Jesús Cuesta Zorita ospitale bereko psikiatrak eta azterketaren zuzendariak, eta Fermín Castiella Lafuente Drogazaletasunen Foru Planaren zuzendariak.
Lana Bartzelonako Unibertsitateko, Bartzelonako Benito Menni Ospitaleko eta Castellóko Jaume I Unibertsitateko ikerlarien taldeekin lankidetzan egingo da. Horrez gain, Víctor Peralta Martínez, Alfredo Martínez Larrea eta Virginia Basterra Gortari medikuek eta Ana Sánchez Torres psikologoak parte hartuko dute, guztiak Virgen del Camino ospitalekoak.
Gaur aurkeztutako proiektuan, toxikoen kontsumoak gaixotasun psikotikoan “pronostiko-faktore” moduan duen garrantzia baloratuko da pazienteen kasuan, eta urrakortasun-geneak aztertuko dira, drogekin batera, esaterako kanabisarekin batera, pertsona kontsumitzaileengan buru-nahasteak agertzeari mesede egiten diote eta.
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.