(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak Multiblog plataforma jarri du ikastetxeen eskura asteartea, 2009.eko martxoak 31

Plataformari esker irakasle eta ikasleek gizarte sareetan parte har dezakete, baita sare berriak sortu ere


Educación ofrece a los centros la plataforma multiblog

Educación ofrece a los centros la plataforma multiblog. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren Teknologia Berriak eta Hezkuntza Programak (TBHP) Multiblog plataforma jarri du abian. Plataforma hori unibertsitatez kanpoko Nafarroako ikastetxeetan irakasten duten irakasleentzako da. TBHP delakoan posta elektronikoa duten irakasleek plataforman blog bat eduki nahi badute, horretarako apropos egindako formularioaren bitartez eskatu besterik ez dute.

Duela gutxi arte, irakasleek Internet baliatzen zuten bakarrik erabiltzaileen eskura edukiak, materialak, baliabideak, loturak eta abar jartzeko. Ondorioz, hezkuntza alorrean, Internetek balio zuen, soilik, landutako informazioa eskuratzeko. Gauzak horrela, Internet hezkuntza baliabide gisa erabiltzeak ez zuen esan nahi metodologia didaktikoa aldatzea, irakasle eta ikasleen arteko harremana ez baitzen aldatzen.

Ordea, web soziala edo Web 2.0 esaten zaiona sortu zenetik, Internet erabiltzeko eta ustiatzeko modua goitik behera aldatu da. Web 2.0 sareko on line tresna berriekin, irakasle eta ikasleek gizarte sareetan parte hartzeko, elkarlanean aritzeko eta integratzeko aukera dute, baita sare berriak sortzeko ere. Ondorioz, irakasteko metodologiak asko aldatu dira, rol berriak sortu dira eta, horrekin batera, irakasle eta ikasleen irudi tradizionalak atzean geratu dira.

Hezkuntza Departamentuaren Multiblog plataforma egin dute era horretako web guneetarako gaur egun dauden aplikazio onenetako batekin, WordPress MU delakoarekin, alegia. Plataforma horri esker, erabiltzaile bakoitzak bere bloga eduki dezake.

Bloga Web 2.0 sarearen oinarrizko tresna da, era guztietako edukiak argitaratu baitaitezke, ezin errazago: testuak, grafikoak, multimedia edukiak, e.a. Benetan, blogak argitalpen tresnak baino askoz gehiago dira. Blogak hedabide berri gisa har daitezke. Balio dute elkarlanean aritzeko, ideiak trukatzeko, ezaupide bateratuak eraikitzeko, eta parte hartzeko eta informazioa eskuratzeko modu berriak baliatzeko.

Irakasleek nahierara administratu ditzakete beren blogak; edukia sortu eta nahi duten egituraren arabera aurkeztu dezakete. Bloga erabiltzaile bakar batentzako egin dezakete edo, aitzitik, jendea gonbidatu dezakete parte hartzera. Jendea gonbidatzea oso egokia da hezkuntza proiektuetarako, ekimen didaktiko bateratuetarako, e.a.  

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
http://irati.pnte.cfnavarra.es/multiblog/
http://irati.pnte.cfnavarra.es/multiblog/solicitud-de-un-blog
http://ntic.pnte.cfnavarra.es/portal/
http://mu.wordpress.org/
http://wordpress.org/
http://ntic.pnte.cfnavarra.es/portal/Servicios+a+usuarios/Alojamiento+de+sitios+web

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa