Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Catalán kontseilaria Nafarroan dauden beste herrialde batzuetako elkarteen ordezkariekin bildu da
asteazkena, 2009.eko martxoak 11Nafarroako Gobernuak 92.566 €-ko diru-laguntzak emango dizkie zentro horiei inbertsioetarako eta funtzionamendu-gastuetarako eta jardueretarako
(
irudia handitu
)
Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko harremanetarako kontseilaria eta Gobernuaren eleduna Nafarroan egoitza duten beste herrialde batzuetako elkarteetako ordezkariekin bildu da gaur Iruñako Larrabide Estadioan, elkarte horien beharrizanak aztertzeko eta datozen hilabeteetan jarduera bateratuak koordinatzeko.
Bilera duela lau urtetik data honetan egiten da gutxi gorabehera, eta Nafarroako Gobernuak kultura- eta aisia-izaerako elkarteekin dituen harremanen barruan sartzen da. Elkarte horiek beste herrialde batzuetako herritarren topagune dira, eta jarduera desberdinen bidez, sorlekuetako identitate-ezaugarriei eusten ahalegintzen dira.
Topaketan, kontseilari-eledunak Madrilen martxoaren 11n izandako atentatuaren biktimak oroitu eta omendu ditu, gaur gertaera horren bosgarren urteurrena baita. Biktima horietako batzuk beste herrialde batzuetakoak ziren.
Bilerara Argentina, Bulgaria, Kamerun, Kolonbia, Ekuador, Nigeria, Peru, Errusia eta Senegaleko pertsonek osatutako hamabost elkartetako ordezkariak joan dira. Gobernuaren aldetik, Catalán kontseilariaz gain, Lola Eguren Erakundeekiko harremanetarako zuzendari nagusia joan da.
92.566 euroko laguntzak
Nafarroako Gobernuak elkarte horiei diru-laguntzak ematen dizkie gastuen eta inbertsioen atal bat finantzatzen laguntzeko. Aurten 92.566 euroko laguntzak ezarri dira, eta modu honetan banatuko dira: 50.996 euro funtzionamendu-gastuetarako eta kultura-jardueretarako, eta beste 19.570 euro inbertsioetarako.
Horrez gain, Nafarroan egoitza duten beste herrialde batzuetako elkarteekin topaketa egiteko aurrekontu-partida bat onetsi da, 22.000 eurokoa. Horren bidez, elkarte guztiak Nafarroako gizartearen aurrean kultura-, arte- eta gastronomia-osagai garrantzitsuak eskaintzen dituen kolektibo koordinatu eta antolatu moduan aurkeztea nahi da.