(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Sanz presidenteak Izagako mankomunitateko lau udalerritara bisita egin du

asteazkena, 2009.eko martxoak 11

Nafarroako Gobernuko presidente Miguel Sanz Sesma Lizoainen, Urrotzen, Untzitin eta Artaitzen egon da. Udalerri nafar horiek Izagako mankomunitatean partekatzen dituzte administrazio zerbitzuak. Presidenteak Toki Administrazio kontseilaria, Amelia Salanueva, izan du bisitan lagun.



Bisita Lizoaingo bailaran hasi dute, goizeko 10.20an, bailararen izen bera daukan herrian. Han parrokia zaharra kultur areto bihurtzeko obrak ikusi dituzte. Gero, 11.00etan, lau udalerrietako alkateekin bildu dira Urrotzeko udaletxean, dauzkaten proiektu eta premien berri izateko.


Ondoren, Urrotzeko plazan ibilaldi txiki bat egin dute. Eguerdian, 12.30ak inguruan, Untzitira joan dira, kultur aretoa ikustera; herria Untzitiko bailaran dago. Artaitzen geldialdi txiki bat egin eta gero Ardanatzera joan dira, Izagaondoako hiriburura, Udaletxea eta herria bera ezagutzera.



Izagako administrazio zerbitzuen mankomunitatea




Mankomunitatean sei udal eta zortzi kontzeju daude: Ibargoiti, (Abintzao eta Getze-Ibargoiti), Izagaondoa, Lizoain, Elo, Untziti (Altzorritz, Artaitz, Zenborain, Naxurieta, Untziti eta Zabaltzeta) eta Urrotz. Mankomunitatearen helburua da elkartutako udalerriei administrazio zerbitzuak batera ematea. Mankomunitateko burua Izagaondoako alkatea da: Alejandro Cortes Jimenez.




Mankomunitatea 2003an sortu zuten, udalen gestioa partekatzeko, funtsean. Nafarroako Gobernuak administrazio antolaketa berria aurrera eramateko lana finantzatu zuen, xedea baitzen herritarrei administrazio zerbitzuak modu zentzuzkoago batean ematea.




Erakunde berriaren estatutuak udal ordezkariek osatutako batzorde batek idatzi zituen. Erakundearen ezaugarriak hauek dira:





1. Administrazio egitura berrian sartutako toki erakunde bakoitzaren nortasunari eta bereizgarriei eutsi egin behar zaie.







2. Administrazio zerbitzu teknikoak zentralizatu egingo dira eta idazkari batek eta ikuskatzaile batek zuzenduko dituzte. Udalen gestio lan integratua administrazio profildun lanpostuen bitartez egingo da. Lanpostu horien bitartez elkartutako udal guztiei eta eskumenak eskuordetu dituzten kontzejuei emango zaie zerbitzua.







3. Mankomunitateko herritarrek dagokien udalerriko udaletxean jasoko dituzte eskatutako zerbitzuak: administrari laguntzaile bat izango dute eskura, udaletxe bakoitzak jarritako ordutegian. Zerbitzu horiek, interkomunikazio sistema informatiko berri bati esker, batera gestionatuko dira. Era horretan, herritarrek beren udalerriko administrazio zerbitzuak eskatu ahal izango dituzte mankomunitateko beste udaletxe batetik.





Mankomunitateak "brigada" bat dauka zerbitzu anizkunetarako lau langilek osatua; langile horiek ibilgailu bat eta lanerako behar adina ekipamendu daukate. Brigadaren helburua da elkarteko kide diren toki erakunde guztiei herritarrentzako gutxienezko eta oinarrizko zerbitzuak hobeto emateko eta jarduerak bateratzeko aukera ematea.









Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa