(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Euskarabideak Amaia Apalauzak Imotz ibarreko ahozko tradizioari buruz egindako liburua aurkeztu du

ostirala, 2009.eko martxoak 6

Gaur goizean, Xabier Azanza Euskarabideko zuzendari kudeatzaileak Amaia Apalauza Olloren Imozko euskara liburua aurkeztu du Hezkuntza Departamentuko areto nagusian. Liburuak Imotz ibarreko historia, demografia, giza eta hizkuntza-ingurunea aztertzen ditu.


Liburuaren azala. ( irudia handitu )


Institutuak Nafarroako euskalkien inguruko doktoretza tesiak eta ikerketa espezializatuak argitaratzea du bere eginkizunetako bat. Hauek entitateak argitaraturiko bilduma espezifiko batean biltzen dira. Amaia Apalauza da, hain zuzen ere, bilduma honetako beste liburu baten egileetako bat, Araitz-Beteluko ahotsak, ibar horretako ahozko tradizioa biltzen duena.


Aurkeztu dugun liburua, Imozko euskara, lan ildo honen barruan kokatzen da. Liburukiak, hain zuzen ere, Imotz ibarreko ezaugarriak, demografia, giza eta hizkuntza-ingurunea, eta Imozko euskarari buruz dagoen bibliografiaren aipuak eta filologiaren ikuspegitik euskalkiak duen kokapena agertzen ditu.


3. kapituluan azterketa honetan erabilitako metodologia azaltzen da eta Nafarroan mintzatzen den euskalki honen ikerketa dialektologikoa egiten da. Bestalde, egileak azterketa prozesuan atera dituen ondorioak eskaini eta egindako elkarrizketen transkripzioak biltzen ditu.


Osotara 900 ale argitaratu dira eta jendeari 6 euroan salduko zaio. Liburuak liburu dendetan banatuko dira eta, orobat, euskarazko hizkuntz eredua duten ikastetxeetara material osagarri gisa igorriko da.


Imotz ibarra


Imotz euskararen lurraldearen erdialdean dago eta, horrela izanagatik neurri handi batean alderdi honetako hizkuntz ezaugarriak beste mintzaira batzuetan ere ageri dira.

Egileari jarraikiz, azken ikerketek diote mintzaira hau erdiko dialektoan kokatzen dela, Basaburua eta Larraun ibarrekin batera, nafarreraren berezko ezaugarriak gordetzen dituen arren. Gainera, baiezta daiteke alderdi honetako mintzairak hegoaldeko mintzairen eragina jaso duela (Xulapain, Gulia, Arakil...).


Egileak, hortaz, erraten du Imozko hizkera trantsizio hizkera dela, Koldo Zuazo dialektologoarekin bat eginez. Euskararen lurraldearen erdialdetik eta mendebaldetik etorritako eragina gutxietsi gabe, alderdi honetan Nafarroako euskararen hizkuntz ezaugarriak agertzen dira, mendebalderago kokaturiko hizkeretan agertzen ez direnak. Horrek guztiak geolinguistikaren ikuspegitik interes handikotzat bihurtzen du Imozko euskara.


Egilearen datuak


Amaia Apalauza Ollo Iruñean sortu zen 1979an. Euskal Filologian lizentziadun Euskal Herriko Unibertsitatean. Egun, doktoretza ikastaroak eta Nafarroako ipar mendebaldeko euskarari buruzko doktoretza tesia egiten ari da.


Orain arte honako honako ikerketa proiektu hauetan hartu du parte: Malerrekako ahozko tradizioa (Malerrekako Mankomunitatea eta Nafarroako Gobernua), Araitz-Beteluko ahozko tradizioa (Araitz-Beteluko Udalak eta Nafarroako Gobernua), Ipar mendebaldeko euskararen hizkeren bilketa eta azterketa (Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako proiektua) eta Araitz-Beteluko birao eta madarikazioen bilduma (NUP)


Haren argitalpenen artean honako hauek daude: Araitz-Beteluko ahotsak. Ahozko tradizioaren bilduma. 2007. (Amaia Apalauza Ollo eta Kontxi Arraztio Saralegi); Malerreka solasean. Ahozko tradizioaren bilduma. 2005. (Amaia Apalauza Ollo eta Maite Lakar Iraizoz); halaber hainbat artikulu argitaratu ditu FLV eta ASJU aldizkarietan.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa