(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Europako Inbertsio Bankuak 300 milioi eurora bitarteko maileguarekin finantzatuko ditu Nafarroa 2012 Planeko 45 proiektu

ostirala, 2009.eko martxoak 6

Honako arlo hauekin lotutako ekimenak dira: hezkuntza, osasuna, kultura, gizarte-gaiak, ingurumen-proiektuak eta zerbitzu publikoak



Nafarroako Gobernuko Presidenteak, Miguel Sanz Sesmak, eta Europako Inbertsio Bankuko lehendakariordeak, Carlos Da Silva Costak, gaur goizean, Nafarroako Jauregian, akordioa sinatu dute, eta, akordio horren arabera, Europako Bankuak 300 milioi eurora bitarteko mailegua emango dio Foruko exekutiboari, Nafarroa 2012 Planaren barruko 45 proiektu finantzatze aldera.


Gaur sinatutako eta pasa den astelehenean Gobernuaren bilkuran baimendutako akordioaren bidez, kopuru garrantzizko kreditu-linea bat irekiko da, finantzatzeko baldintza onuragarriak dituena. Zehazki, 25 urteko epea eman da, 5 urteko gabealdiarekin, eta interes-tasa finko edo aldakorrarekin; ordainketa, berriz, hainbat zatitan egingo da eta lehena hilabete honen 18an, 90 milioi eurokoa.


"Esparru" motako eragiketa denez, baldintza zehatzak ezarriko dira zati bakoitza ordaintzeko garaian. Gainera, Nafarroako Gobernuak aukera izango du onartutako jarduerak beste batzuen ordez aldatzeko, betiere, EIBeren aldeko txosten eta adostasunarekin. Dena den, uneoro, ingurumen babesaren, kontratazio publikoaren eta estatu-laguntzen inguruko Europako legedia bete beharko da.


Sanz presidenteak eskerrak eman nahi izan dizkio Europako Inbertsio Bankuari "Nafarroarekin izan duen jarrera eta konpromisoarengatik, kanpoko kredituak lortzea oso zaila den une hauetan". Gainera, esan du, "bankuak kreditua emateko baloratu duen arrazoietariko bat dela Nafarroaren egonkortasun politikoa eta soziala", "kaudimen ekonomikoaz" gain.


Nafarroa 2012 Planaren barruan guztira 90 proiektu daude, eta honako arlo hauetako 45 proiektu hautatu dira: osasuna, hezkuntza, I+G+b, kultura eta kultura ondarea, zerbitzu publikoak eta ingurumena. Hona hemen proiektuak, arloka hartuta:


-Osasun-zentroak eta ezinduentzako laguntza-zentroak: ezinduentzako Sarrigurengo zentro berria, Lizarrako Santo Domingoko zahar-etxea, Sarrigurengo osasun mentaleko egoitza, Iruñeko osasun mentaleko egoitza, Tuterako osasun mentaleko egoitza, Lizarrako osasun mentaleko egoitza eta ezinduentzako Lizarrako Oncineda zentroa berritzea.


-Ospitaleak eta osasun-zentroak: Nafarroako laguntza-esparru mediko-teknologikoa, Nafarroako Ospitaleko "C pabiloia" birmoldatzea, Virgen del Camino Ospitaleko zona kirurgikoak birmoldatzea, Nafarroako Ospitaleko Larrialdietarako eraikin berria, Ubarmin Klinikako zona kirurgikoak birmoldatzea, Tuterako Osasun Barrutiko zona kirurgikoak berritzea, Zentro Psikogeriatrikoaren gida-plana, Virgen del Camino Ospitaleko Ama-haurrentzako Larrialdiak birmoldatzea eta Osasun Zentroak handitzeko plana.


-Hezkuntza: Musika Hiria eta kontserbatorioa, bigarren hezkuntzako institutu batzuk handitzea eta berriak egitea, ikastetxeen plana eta Lekarozko funtzio anitzeko zentroa.


-Berrikuntza: Nafarroako Ospitaleko ikerketa-zentro berria, Agoitzeko bigarren generazioko Bioerregaien Zentro Nazionala, ICTS (Azpiegitura Zientifikoak eta Teknologia Bereziak), Irudi Medikoaren Zentro Nazionala, Lizarrako irudi grafikoaren zentro teknologikoa, Lurreko Telebista Digitalerako azpiegituren plana eta telekomunikazioen epe luzerako plana.


-Kultura eta kultura ondarea: Entzierroaren eta Sanferminen Museoa, Marcillako gaztelua, Fiteroko monasterioa birgaitzea, Lizarrako San Pedro eliza birgaitzea, Iruñeko gotorlekuaren kanpoaldea birgaitzea, Orreagako erromesen aterpea, Santa María de Ujué (abade-etxea, barrualdea eta 4. fasea) zaharberritzea, Iruñeko katedralaren pinakuluak eta kanpoko argiak, Rozalejo markesaren jauregia birgaitzea eta Nafarroako Done Jakue bidea moldatzeko plana.


-Zerbitzu publikoak: Tuterako epaitegiaren eraikin berria, Lizarrako epaitegiaren eraikin berria, Iruñeko justizia jauregia zabaltzea, Administrazio-eraikin berria González Tablas kalean eta Ogasuna – Erredentziotarrak eraikin berria.


-Ingurumena: Nafarroako ibaien saneamendu-plana, ibaiak berritzeko proiektua, Pirinioetako plana eta Pirinioetako baso-azpiegitura iraunkorra.




Dokumentazioa:
Vídeo de este acto
Audio de este acto

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa