(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak gaurkotu egin ditu mendekoei eta familia zaintzaileei bideratutako laguntza ekonomikoak

asteartea, 2009.eko martxoak 3

Era berean, zerbitzuei lotutako laguntzen zenbatekoak gaurkotu egin dira (egoitza-zerbitzuak eta eguneko artapen-zentroak)



Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez, gaurkotu egin ditu etxean egon behar duten mendeko pertsonei eta familia zaintzaileei bideratutako laguntzak, eta era berean, egoitza-zerbitzuei eta eguneko artapen-zerbitzuei lotutako laguntzak ezarri ditu.


Modu horretan, Foru Gobernuak aurten 36 milioi euro inguru emango ditu etxean egon behar duten mendeko pertsonentzat eta familia zaintzaileentzat, eta ia 7 milioi euro zerbitzuei lotutako laguntzetarako. Laguntza horiek eta mendekotasun arloan emandako beste prestazio batzuk kontuan hartuz gero, 168.571.315,13 euroko inbertsioa egingo da, aurreko urteko partida baino %30 gehiago ia.


Zenbatekoak mendekotasun modalitatearen eta mailaren arabera banatzen dira, eta gehiengoak eta gutxiengoak izan daitezke. Adibidez, etxean egon behar duten mendeko pertsonen kasuan, zerbitzu bat kontratatzeko laguntza ekonomikoaren modalitatean, gehieneko laguntzak 629,46 euro hilean izango dira (mendekotasun larria 1 eta 2) eta 795,43 euro hilean (mendekotasun handia 1 eta 2). Bestalde, gutxieneko laguntzak 389,35 euro (mendekotasun handia 2), 311,80 euro (mendekotasun handia 1) izango dira. Era berean, 252,18 euro emango dira 2. mailako mendekotasun larriaren kasuan, eta 225 euro mendekotasun larria 1. mailakoa bada.


Bestalde, familiakoek emandako zainketen modalitatean, gehieneko laguntzak hurrengo hauek izango dira: 598,09 euro hilean 2. eta 1. mailako mendekotasun handiaren kasuan, eta 448,32 euro hilean mendekotasun larriaren bi mailen kasuan.


Bestalde, gutxieneko laguntzak 389,35 eurokoak izango dira 2. mailako mendekotasun handiaren kasuan, 311,80 euro hilean 1. mailako mendekotasun handiaren kasuan, 252,18 euro mendekotasun larria 2. mailakoa bada, eta amaitzeko, 225 euro mendekotasun larria 1. mailakoa bada.


Gizarte-zerbitzuko beste prestazio eta zerbitzu batzuekin bateragarriak diren laguntza ekonomikoak 390 eurokoak izango dira gehienez, mendekotasun handiaren zein mendekotasun larriaren kasuetan.


Egoitza-zerbitzuei eta eguneko artapen-zerbitzuei lotutako laguntzei dagokienez, 2009. urteko kopuruak honela gaurkotu dira:


Egoitza-zerbitzuetarako, hilero, 1. eta 2. mailako mendekotasun handiaren kasuan, gehiengoa 1.743,96 euro izango da, eta gutxiengoa 249,44 euro hilean 1. mailako mendekotasun handiaren kasuan eta 332,59 euro 2. mailako mendekotasun handiaren kasuan.


Bestalde, 2. mailako mendekotasun larriaren kasuan, hilean 1.743,96 euroko gehiengoa finkatu da, eta gutxiengoa 184,32 euro izango da. Eta 1. mailako mendekotasun larriaren kasuan, gehiengoa 835,19 euro da, eta gutxiengoa, 160 euro hilean.


Amaitzeko, mendekotasun moderatuaren kasuan edo familia-gatazkengatik edo familia-euskarri egokirik ez dutelako etxean jarraitu ezin duten pertsona ez-mendekoen kasuan, 806,58 euroko gehiengoa ezarri da. Kasu hauetan, gutxiengoa 0 da.


Eguneko artapen-zerbitzuetarako laguntzetan ere hilean gehiengoak eta gutxiengoak ezarri dira, mendekotasun mailaren arabera. Egoera 1. eta 2. mailako mendekotasun handia edo 1. eta 2. mailako mendekotasun larria bada, gehiengoa 897,54 euro izango da, eta gutxiengoa, 1. mailako mendekotasun handiaren kasuan 249,44 euro, 2. mailako mendekotasun handiaren kasuan 332,59 euro, 1. mailako mendekotasun larriaren kasuan 160 euro eta 2. mailako mendekotasun larriaren kasuan 184,32 euro.


Mendekotasun moderatuarentzako edo familia-gatazkengatik edo familia-euskarri egokia ez izateagatik etxean jarraitu ezin duten pertsona ez-mendekoentzako egoitza-zerbitzuen kasuan bezala, gehiengoa 897,54 euro da, eta gutxiengoa 0.


Salbuespen izaerarekin, ezarritako laguntzak baino handiagoak eman ahal izango dira, betiere, eskatzaileak baliabide bereziak behar dituela egiaztatzen denean.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa