Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Tokiko Inbertsiorako Estatu Funtsak ia 600 proiektu onartu ditu Nafarroan
asteartea, 2009.eko martxoak 3Toki Administrazioko kontseilariak aurreikusitako jardueren berri eman die gainerako departamentuei
(
irudia handitu
)
Tokiko Inbertsiorako Estatu Funtsak Nafarroako 266 Udaletako 584 proiektu onartu ditu dagoeneko. Hori jakinarazi die gaur Toki Administrazioko kontseilari Amelia Salanueva Murguialdayk Nafarroako Gobernuko departamentuetako zuzendari nagusi eta ordezkariei. Martxoaren 1a arte onartutako proiektuetan 105.831.844 euro inbertitu behar dira, eta Estatu Funtsak 107 milioi emango dizkio Nafarroako Gobernuari.
Toki Administrazioko kontseilariak zenbaki horiek eman dizkie ezagutzera zuzendari nagusiei eta onartutako proiektuen zerrenda bana eman die, dagozkien departamentuetan eragina daukaten proiektuak zertan diren jakin dezaten.
Oro har, proiektuen erdiak baino gehiagok Toki Administrazioko lanekin dauka zerikusia. Gauzak horrela, Nafarroako toki erakundeek Estatuko Funtsari esker egingo dituzten jarduerek Foru Erkidegoko 2009-2012 Tokiko Inbertsio Planaren arabera egingo direnak osatuko dituzte.
Proiektuen %13 kirol instalazioekin dago lotua. Gero zerrenda osatzen dute arlo hauetako proiektuek: ingurumena eta landa garapena, hezkuntza, beste gizarte gai batzuk (kirol instalazioez gain), kultura eta turismoa, herri lanak, industria, barne gaiak eta osasuna.
Dakizuen bezala, Estatu Funtsa onartu zenetik, Toki Administrazioko Departamentua aritu da departamentu eta zerbitzuen arteko jarduerak koordinatzen, Nafarroako udalei Funtseko diru-laguntzak bideratzen laguntze aldera.
Bilera Toki Administrazioko Departamentuan egin dute eta, Toki Administrazioko zuzendari nagusi Pedro Pegenaute Gardez gain, honako hauek bertaratu dira: José Javier Esparza Abaurrea, Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuko zuzendaria; Alfredo Huarte Cárcar, Turismo Departamentukoa; Patxi Esparza Sánchez, Hezkuntza Departamentuko Ikuskaritza eta Zerbitzuko zuzendari nagusia; José Luis Ruiz Ciruelos, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari gerentea; José Luis Echavarri, Herri Lanetako zuzendari nagusia; David Sainz Jiménez, Nafarroako Larrialdi Agentziako zuzendari gerentea; Miguel Roncalés Pérez, Landa Garapena eta Ingurumena Departamentukoa; eta Cernin Martínez Yoldi, Politika eta Sustapen Ekonomikoko zuzendari nagusia.