(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Zulatu dute Basataundiko tunela, Iruña-Behobia N-121-A errepidean

ostirala, 2009.eko otsailak 27

Tunelak 438,6 metro luze eta instalazio hauek izango ditu, besteak beste: tokiko kontrol zentroa, su detektagailuak, telebista zirkuitu itxia, kanpoan eta barruan argiak, eta ingurumen kutsaduraren detektagailua



Herri Lanen zuzendari Jose Luis Echavarri Arraizak N-121-A errepideko obrak ikustera joan da gaur goizean, Basataundiko tunela zulatu dutela eta; tunel hori oso garrantzitsua da errepide horretan.

Zuzendari nagusiarekin batera han izan dira obrak eragindako herrietako alkateak.

N-121-A errepidea hiru zatitan ari dira hobetzen: Igantzi-Etxalar, Etxalar-Bera eta Bera-Endarlatza; guztira 10,53 kilometro dira. Horretarako, Nafarroako Gobernuak 48,63 milioi euro inbertitu ditu.


Errepidea hobetzeko lanak Nafarroa 2012 Planaren eta Nafarroako Errepide Sareko Esku-hartzeak Azkartzeko Planaren barruan daude. Azken plan hori egin da Nafarroako Gobernuak eta SPRIN inbertsio eta azpiegitura sozietate publikoak sinatutako hitzarmen bati esker.


Basataundiko tunelak 438,6 metro dauzka eta Igantzi eta Etxalar bitarteko zatian dago.

Tunela zuzena da, azken 60-80 metroetan salbu. Zulatu 113 metro koadro egin dira; kontraganga kontatuta 145 metro koadro. Sabaiaren gehiengo goiera 165 metrokoa da eta tunelaren erdiak baino gehiagok 100 metroko goiera dauka; tunel osoa meatze moduan eginda dago.

Tunelak instalazio hauek edukiko ditu:

tokiko kontrol zentroa, SOS posteak, su detektagailuak, su itzalgailuak, suteen kontrako ur sarea, isurien drainatzea, ingurumen kutsaduraren detektagailua, aireztapena, seinaleak, galiboaren mugatze mekanikoa, telebista zirkuitua itxia, kanpoan eta barruan argiak, balizak eta defentsak.

Zulaketa lanetan ari zirela, hegoaldeko ahotik 28 metro ingurura 100 urte inguruko meazuloak agertu ziren.

Zulo horietako bat irregularra zen, batez beste 1,5 metroko zabalera eta 2 metroko goierakoa; tunela gainetik zeharkatzen zuen, zeiharka. Beste zulo bat, estuagoa, tunelaren azpitik pasatzen zen. Bi zuloak putzu bertikal bati lotuak zeuden. Meazuloak sakon aztertu ondoren, hormigoiz bete eta euskarri egokiak jarri zituzten, tunela egiten jarraitzeko.

N-121-A errepidea Nafarroako interes orokorreko errepide sareko korridore handietako bat da.


Bideak Bidasoaren ibilgua jarraitzen du. Obren helburua da ibilgailu gehiago hartu ahal izatea. Horretarako, trazadura aldatuko da, errepide lasterren modukoa izan dadin; halaber, ibilgailuak aurreratzeko erreiak jarriko dira, eta segurtasuna eta erosotasuna hobetuko dira, oro har.


Aurreikusi bezala eta tokiko erakundeek eskatutako moduan, obra guztiak batera egiten ari dira, gehiegi luzatu ez daitezen.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa