(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak gaitzetsi egin du Euskadiko Alderdi Sozialistaren Lazkaoko egoitzaren aurkako atentatua

astelehena, 2009.eko otsailak 23


Nafarroako Gobernuak gaur goizeko saioan gaitzetsi egin du goizaldean Euskadiko Alderdi Sozialistaren egoitzaren aurka Lazkaon (Gipuzkoa) egindako atentatua, eta alderdi politiko horretako jarraitzaileei elkartasuna eta babesa adierazi die.


Foru Gobernuak euskal herritarrak datorren igandeko hauteskundeetan askatasunez bozkatzera animatzen ditu, ETA talde terroristak hauteskundeetan xantaiaren eta beldurraren bidez egoteko egin dituen ahalegin patetikoei jaramonik egin gabe.


Nafarroako Gobernuaren ustez, goizaldeko atentatuak eta antzeko ekintzek erakusten dute indarkeria erabiltzearen alde daudenak isolatu egin behar direla eta eragotzi egin behar zaiela haien helburuak lortzeko erakunde demokratikoak erabiltzea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa