(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak 2008ko aurrekontu osoa exekutatu du, 150 milioiko gastu erreserba egin ondoren

astelehena, 2009.eko otsailak 23

Ogasuneko diru-sarreren hobetzeari eta zor publikoaren jaulkipenari esker, finantza publikoa onbideratuta dago, 2009ko ekitaldiari aurre egiteko prest



Nafarroako Gobernuak guztiz egikarituta itxi du 2008rako Nafarroako Aurrekontu Orokorra. Hori, 2008ko diru-sarreren eta gastuen egikaritzeari buruzko txostenaren arabera. Txostena gaur goizean aurkeztu dio Gobernu Kontseiluari Alvaro Mirandak, bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak.


Kontseilariak prentsaurrekoan esan duenaren arabera, aurrekontua itxi ondoren ikusi da krisi ekonomikoak eragindako zerga diru-sarreren galera arindu egin dela, Gobernuak gastua murrizteko egindako ahaleginari esker; ekainean izan ere, 150 milioi euroko erreserba egin zuen.


Ekitaldiaren itxierako behin-behineko datuen arabera, 2008an 387,8 milioi gutxiago jaso dira zergekin. Bildutako diruaren beherakada uste baino txikiagoa izan da, 2008ko abuztuan aurreikusi baitzen 473,3 milioiko itxiera negatiboa izango zela. Mirandaren iritziz, urtearen azken hiruhilekoan zerga bilketa hobea izan da eta, ondorioz, aurrekontua hobeto itxi da, diru-sarrera 85,6 milioi euro handituta.


Diru-sarreren eta gastuen arteko behin-behineko aldea 220,1 milioikoa da eta zenbateko hori automatikoki bete da aurreko ekitaldietan altxortegian bildutako soberakinekin. Era horretan, Nafarroak finantza publikoak onbideratutako egingo dio aurre 2009. urteari, Mirandak esan duenez.


Diru-sarreren itxiera


Guztira, 2008rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrean aurreikusi zen zergekin 3.632 milioi euro biltzea; benetan, ordea, 3.244,2 milioi jaso dira. Diru-sarrerek behera egin dute, batik bat, eraikuntzaren eta kontsumoaren alorrei lotutako zergetan. Ondare eskualdatzeetan, adibidez, diru-sarrerak %41,81 egin du behera eta egintza juridiko dokumentatuetan %25,36.


Halaber, BEZekin %19,709 gutxiago bildu da. Zergatik? Kontsumoak behera egin duelako eta esportazioek gora; ondorioz, bueltatzeko BEZ handiagoa izan da. Portzentaje hori, dena den, espero baino txikiagoa da. Sozietateen gaineko zergarekin %25,94 gutxiago bildu da, enpresek irabazi gutxiago izan dituztelako (batik bat estatuko enpresek).


Aitzitik, PFEZ atalean aurreikusitako bilketak %4,5 egin du gora, lan atxikipenak onak izan direlako, nahiz eta azken hilabeteetan hazkundea moteldu egin den.


Tasei eta beste diru-sarrera batzuei dagokienez, bilketa aurrekontuan aurreikusi baino txikiagoak izan da: 245,3 milioi euro sartu dira diru-kutxa publikoan, espero baino 1,7 milioi gutxiago.


Jaitsiera hori zor publikoa kontratatuta orekatu da, neurri batean. Zor publikoa kontratatzea Gobernuak sustatutako neurri bat da, Foru Parlamentuak joan den urrian onartua. Asmoa da krisi ekonomikoaren kalteak gutxitzea. 2008ko aurrekontuei 172,8 milioi euro gehitu zaizkie. Era horretan, Nafarroako zor publikoa 783,1 milioikoa da, hau da, BPGren %4,2, autonomia erkidegoetako batezbestekoaren %5,8 baino pixka bat txikiagoa.


Aurrekontua osatu da, aurreko urteetan bezala, SPRIN sozietate publikoko diru-sarrerekin, Errepide Sareko Esku-hartzeak Azkartzeko Planaren barruan martxan dauden obretako gastuak estaltzeko. 2008ko ekitaldiari dagokion zenbatekoa 109,4 milioi eurokoa da, aurrekontuko diru-sarrera eta gastuen atalaren arabera.


Gastuen egikaritzea


Gastuen aurrekontua osorik exekutatu da, ekainean egindako 150 milioiko erreserba deskontatuta. Itxierako behin-behineko datuen arabera, aurrekontu arruntaren 600.000 euro eskas geratu dira gauzatu gabe, zenbateko osoaren %0,02, hain zuzen.


Hasierako gastuei gehitu zaizkio, Errepide Sareko Esku-hartzeak Azkartzeko Planaren barruan SPRIN sozietateak finantzatutako jarduerez gain, 99,1 milioi euroko aparteko gastua; gastu hori Nafarroako Gobernuak estatuarekin sinatutako Hitzarmen Ekonomikoan egindako ekarpen handiagoari dagokio. Nafarroako Gobernuaren 2008rako Aurrekontu Orokorrean 596 milioi euroko partida jarri zen hasieran, baina zenbateko horri 99,1 milioi gehitu zitzaizkion, 2007ko azaroan sinatutako hitzarmen berria erregulatu zelako martxoan.


Orobat, 2008an, Gobernuak VINSA eta SPRIN enpresa publikoetako kapitaletan 52,9 milioi euro jarri zituen, krisiari aurreko egiteko planetako proiektuak abian jartze aldera; proiektu horiek dira, esaterako, Tuterako Nekazaritza Elikagaien Hiria (Nafarroa 2012 Plana) eta etxebizitza alorreko neurriak.

Dokumentazioa:
Albiste osoa
Presentaci├│n Cierre Presupuesto 2008

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa