Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nahi dutenek, otsailaren 10era arte aurkeztu ahal izanen dituzte sinestamenduak, dagokien egunean
. Bihar hasiko da (urtarrilaren 29a, osteguna) VINSA sozietatearen azken kanpainako etxebizitza babestuen eskatzaileek alegazioak aurkezteko epea. Iruñeko Eskualdean eraikiko dituzten babes ofizialeko 1.318 etxebizitzak behin betiko esleitu aurretiko urratsa izanen da.
Nahi dutenek, otsailaren 10era arte aurkeztu ahal izanen dituzte sinestamenduak, VINSA sozietatearen bulegoetan (Vialogar eraikina, Zaragozako errepidea, 3. kilometroa, Cordovilla). Dokumentuak astelehenetik ostiralera aurkeztu ahal izanen dituzte, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
Eskatzaileek urtarrilaren 29tik otsailaren 10era bitarte (biak barne) aukeztu beharko dituzte sinestamenduak, dagokien egunean. Egunero 600 eskatzaile artatuko dituzte: bihar, lehenengo 600 eskatzaileak (1.etik 600.era); urtarrilaren 30ean, beste 600 (601.etik 1.200.era); otsailaren 2an, 1.201.etik 1.800.era bitartekoak; eta horrela, otsailaren 10era arte.
Egun horretatik aurrera, alegazioak aztertu eta ebatzi ondoren, behin betiko esleipena gauzatuko dute. Ondoren, interesdun bakoitzari zer etxebizitza egokitu zaion jakinaraziko diote (etxebizitza, lekua, eta logela kopurua).
Etxebizitzak eraikitzeko bi bat urte beharko dituzte, eta honako leku hauetan egonen dira: Iruñeko Buztintxuri (343) eta Ezkaba (50) auzoetan, Erripagainan (336), Berriozarren (154), Berriobeitin (124), Entremutilvasen (286), Antsoainen (21), eta Burlatan (4).