Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Goititzeak urtarrilaren 1etik aurrera izanen du eragina
Nafarroako Gobernuko langileen ordainsaria %2 handituko da 2009an, gaur Foru Gobernuak onartu duen akordioari jarraiki. Goititzeak 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen du eragina.
E mailako oinarrizko soldata 13.508 euro/urte izanen da (iaz baino 265 euro gehiago). Nafarroako Herri Administrazioetako gainerako langileen ordainsariei dagokienez, berriz, E mailako oinarrizko soldataren arabera zehaztu dituzte, eta hala: D mailako langileen soldata 15.534 euro/urte izanen da (iaz baino 304 euro gehiago, eta E mailako langileen soldata 1,15 bider); C mailako langileen soldata 18.236 euro/urte izanen da (iaz baino 357 euro gehiago, eta E mailako langileen soldata 1,35 bider); B mailako langileen soldata 22.288,50 euro/urte izanen da (iaz baino 437 euro gehiago, eta E mailako langileen soldata 1,65 bider); eta azkenik, A mailako langileen soldata 27.016 euro/urte izanen da (iaz baino 529 euro gehiago, eta E mailako langileen soldata 2 bider).
Soldaten berrikuspen klausulari dagokionez (urtea amaitu ondoren egiten dute), 2008koa ez dute eginen; izan ere iazko KPIa %1,2 handitu zen eta ordainsariak %2 handitu ziren, urtarrilean egindako aurreikuspenen arabera.