(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 6,4 milioi euro bideratuko ditu mendekotasun arloan jarduera berriak egiteko ostirala, 2009.eko urtarrilak 23

Proiektuak Estatuak onartutako mendekotasunerako funts berezi batean sartzen dira, eta aurten garatuko dira


Nafarroako Gobernua, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez, 6,4 milioi euro bideratuko ditu mendekotasun arloan jarduera berriak garatzeko eta bultzatzeko.


Aipatu aurrekontua berriki Estatuak onetsi duen funts berezi batean sartzen da, Foru Komunitatean gauzatuko dena bere zerga eta finantza araubidearen arabera. Hartara, 2007ko azaroaren 5ean onartutako Autonomia eta Mendekotasun Artapenerako Sistema eratzeko Estatuaren zuzkiduretan Nafarroaren partaidetzari buruzko hitzarmenean oinarri hartuta, Foru Komunitateak 6.496.855 euroko kopurua deskontatuko du 2008an Gobernu Zentralari egiten dion ekarpen ekonomikotik, mendekotasun arloko jarduera berrietara bideratzeko.


Jarduerok hiru arlotan banatzen dira:


Batetik, plaza publiko berriak sortuko dira mendekotasuna duten pertsonentzat. Zentzu horretan, 244.000 euro bideratuko dira mendekotasuna duten adinekoentzat 8 egoitzazko plaza psikogeriatriko berri hitzartzeko.


Orobat, 25 eguneko zentro psikogeriatriokoko plaza hitzartuko dira mendekotasuna duten adineko pertsonentzat, 315.000 euroko aurrekontuarekin, eta ezintasunen bat duten pertsonentzako beste 8 egoitzazko plaza, 397.355 euroko zenbatekoarekin.


Era berean, 10 RAEM (adimen gaixotasuna dutenentzako lagundutako egoitza) plaza berri sortuko dira, eta haientzat 271.000 euro bideratuko dira, eta beste 30.000 euro, kontzertuak hobetzeko xedearekin.


51 plaza berri horiek handitu egiten dute aurten Departamentuak, CONCEDERP eta CONCERPLUS programen bidez, aurreikusitako 700 plaza kopurua; horietarako jadanik 20 milioi euroko aurrekontua onetsia zegoen 2009rako.


Nafarroako Gobernuak, bestalde, mendekotasun arloan burutuko duen beste jardueretako bat obretan eta azpiegituretan eginen dituen inbertsioak dira. Hala, aurreikusia dago aurten abian jarriko direla adimen gaixotasunak dituzten pertsonentzako bi egoitza-etxeren proiektuak, Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoan aurreikusiak: Lizarrako Egoitza Etxea, 200.000 euroko kopuruarekin, eta Tuterako Egoitza Etxea, 500.00 eurorekin aurtengo urterako.


Gainera, "Las Hayas" Ezinduentzako Artapen Integralerako Zentroa eraikitzeko partida 362.500 euro handitu da, eta Lizarrako Ezintasunerako Oncineda Zentroa zabaltzeko partida 1.817.00 euro handitu da, aurreikusiak zeuden epeak arintzeko. Bestalde, 180.000 euro bideratuko dira mendekotasuna duten pertsonentzako Artapen Goiztiarrerako Zentroko proiektuak eta berrikuntza lanak egiteko.


Azkenik, jarduera hauen barruan, 2009. urtean tokiko erakundeek inbertsioak egiteko deialdirako bideratu den aurrekontua 1.030.000 euro handitu da adineko arreta zentroak egokitzeko; beraz, partida 2.030.000 eurokoa izanen da.


Aipatu aurrekontuan oinarrituan mendekotasun arloan Nafarroako Gobernuak garatuko duen hirugarren ildoa ekipamenduarena izanen da. Zentzu honetan, ezintasun fisikoa lantzen duen Infanta Elena Zentrorako 900.000 euro bideratzea erabaki da, eta 250.000 euro, landa gunean mendekoak diren pertsonen garraiorako moldatuko diren lau ibilgailu eskuratzeko.


Mendekotasun aurrekontua Nafarroan


6 milioi euro hauek bat egiten dute mendekotasun arloan 2009. urterako Nafarroako Gobernuak jadanik onartu duen aurrekontuarekin, guztira 162 milioi euro, beraz, % 25eko hazkundea 2008. urteko aurrekontuari dagokionez. Horrela, Nafarroako Gobernuak mendekotasun arlora bideratutako duen aurrekontua 2009. urtean 168.571.315,13 euroko izanen da, 2008. urteko partida baino ia % 30 gehiago.


Zentzu horretan, nabarmendu beharra dago Estatuak Nafarroari 2009. urtean egindako behin-behineko ekarpena aurrekontu osoaren % 11 dela, Nafarroako Gobernuak finantzatzen baitu gainerako % 89a.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa