(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gaixotasun arruntek eta lanetik kanpoko istripuek eragindako aldi baterako ezintasunak aurreko urteetako zenbatekoei eutsi zien 2008an asteazkena, 2009.eko urtarrilak 21

Gizarte Segurantzan izena emandako hiru nafar langiletik batek baja jaso zuen iaz


Gaixotasun arruntek eta lanetik kanpoko istripuek Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean izena emanda dauden nafar langileen artean eragindako baja agirien kopurua egonkor mantendu zen 2008an, aurreko urteekin alderatuz gero. Hala, 2008an 139.300 baja agiriren izapideak egin zituzten; hots, 50,8 agiri 100 langileko (guztizko langile kopurua: 274.291). 2007an, berriz, 50,7 agiri egin zituzten 100 langileko. Iaz, gainera, Gizarte Segurantzan izena emandako hiru nafar langiletik batek baja jaso zuen. Horren guztiaren berri Osasun Departamentuaren mendeko Nafarroako Lan Osasunaren Institutuak eman du.


2007arekin alderatuz gero, iaz 3.395 baja agiri gehiago egin zituzten Nafarroan (+%2,5), eta ondorioz, 121.285 baja egun gehiago izan ziren iaz. Hala ere, Gizarte Segurantzan izena emandako langileen kopurua handitu egin zen, +%2,1, eta ondorioz, baja agirien ehunekoa egonkor mantendu zen.


2008an langile bakoitzak batez beste 12,8 egun egin zituen bajan (2007an, 12,7), eta hala, 3,5 bat milioi lanegun galdu ziren. Baja agirien batez besteko iraupena 25,3 egunekoa izan zen, 2008an eta 2007an.


Iaz aldi baterako ezintasuna eragin zuten osasun arazoei dagokienez, baja agirien %26,1 (eta baja egunen %7) arnas aparatuko gaixotasunek eragin zituzten; baja agirien %16,1 (eta baja egunen %28,6, milioi bat lanegunetik gora) muskuluetako eta eskeletoko gaixotasunek eragin zituzten; baja agirien %11,6, digestioa paratuko gaixotasunek; baja agirien %8,6, gaixotasun kutsakorrek; eta baja agirien %7,3, lesioek. Bestalde, 5.900 baja agiri (%4,3) eta baja egunen %12 buru nahasteek eragin zituzten (antsietate-depresio prozesuak dira nahasterik ohikoenak).


Bajen iraupenari dagokionez, 2008ko bajen %75ek 15 egunetik beherako iraupena izan zuten, eta urteko baja egunen %13,6 eragin zituzten. Bajen %3k, berriz, 6 hilabetetik gorako iraupena izan zuten eta urteko baja egunen %41 eragin zituzten. Gainera, aldi baterako ezintasunaren eraginak behera egin zuen, bi sexuetan, adinean gora egin ahala; aldiz, bajen batez besteko iraupena luzeagoa izan zen adinean gora egin ahala.


Baja gehien eragin zituzten jarduera sektoreak honako hauek izan ziren: "ibilgailu motordunen ekoizpena", 79,6 baja 100 langileko; eta "industria metalurgikoa", 63,5 baja 100 langileko. Baja luzeenak eragin zituzten jarduera sektoreak, berriz, honako hauek izan ziren: "osasun, albaitaritza eta gizarte zerbitzuetako jarduerak", 16,5 baja egun langileko (batez bestekoa baino 3,7 egun gehiago); "ibilgailu motordunen ekoizpena", 15,9 baja egun langileko (batez bestekoa baino 3,1 egun gehiago); eta "Herri Administrazioa, Defentsa eta Gizarte Segurantza", 15,2 baja egun langileko.


Datu guztiak Nafarroako Lan Osasunaren Institutuaren webgunean daude (http://www.cfnavarra.es/insl/).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa