(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sos Nafarroak 1,1 milioi dei baino gehiagori erantzun die eta suhiltzaileek 9.415 aldiz esku hartu dute asteartea, 2009.eko urtarrilak 20

Bi zerbitzu horiek biltzen dituen Nafarroako Larrialdietako Agentziak (NLA) emandako datuak dira


Nafarroako Gobernuaren mendeko erakundea den Nafarroako Larrialdietako Agentziak (NLA) bere zerbitzuetako jarduerari buruzko ebaluazioa egin du (Sos Nafarroa-112 Zentroa eta Suhiltzaile Zerbitzua). Horren harira, 2008ko ebaluazioan bi datu nabarmentzen dira: Sos Nafarroa-112 Zentroak 1,1 milioi telefono dei baino gehiago jaso zituen eta Nafarroako suhiltzaileek 9.415 aldiz esku hartu zuten.


Larrialdiak koordinatzeko zentroaren jarduerari dagokionez, Sos Nafarroan 1.179.102 deiri erantzun zitzaien. Kopuru hori 2007koa baino zertxobait txikiagoa da (%0,55), urte hartan 1.185.582 dei erregistratu baitziren. Dei horien guztien ondorioz, 305.411 gorabehera kudeatu ziren (kasu bakoitzean NLAk hainbat dei jaso ditzake); hau da, %25,9 dei guztiak aintzat hartuz. Joan den urtearekiko %7 areagotu da artatutako istripuen kopurua.


Aintzat hartutako gorabehera gehienak osasun larrialdietara lotuta daude; guztira, 205.031 (2007an 190.126 izan ziren), eta, horien artetik, 171.887 larrialdi medikuek eragin zituzten. Beste 21.880 farmazia larrialdiak izan ziren, eta 11.264 anbulantzia larrialdiak.


Bestalde, Foruzaingoak 49.082 gorabehera kudeatu zituen SOS Navarra 112 Zentrora egindako deiei erantzunez, 2007an, berriz, 46.264 izan ziren. NLAk 8.575 gorabehera bideratu zituen beste polizia batzuetara (Udaltzaingoetara edo Estatuko Segurtasun Indar eta Kideetara).

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa