Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio, Kulturaren zuzendari nagusiari, Pablo Sarasate Fundaziorako eta Jorge Oteiza Fundazioaren Museorako diru laguntzak emateko; 4,8 eta 1,5 milioi euro, hurrenez hurren.
Nafarroako Gobernuak Foru Dekretu bat onartu du, Mendabiako IV. zonako lursailak berrantolatzeko. Nekazaritza azpiegituretako esku-hartzeak 3.750 hektareako landa lursailak berrantolatzea du xede, ustiategiek egitura eta tamaina egokia izan dezaten. Nafarroako Gobernuak 6 milioi euroko inbertsioa eginen du.
Nafarroako Gobernuak 22.896.610 euroko diru laguntza onartu du, Nafarroako Ospitaleko Larrialdietarako Eraikin berriko lanak egiteko (lanak kontratatzeko eta zuzentzeko). Gastua hainbat urtean eginen dute, honela banatuta: 5.479.158, 77 €, 2009an; 13.749.414, 31 €, 2010ean; eta 3.668.036, 92 €, 2011n.
Nafarroako Gobernuak 2009-2012ko Tokiko Inbertsioen Planaren Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onartu du, gaur. Planaren aurrekontua 233,3 milioi eurokoa da (aurreko planetan baino %8 gehiago), hain zuzen.