Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Etxebizitzak 2011ko lehen hiruhilekoan esleituko dituzte, eta 2012aren amaieran, berriz, jabeei/maizterrei emanen dizkiete
(
irudia handitu
)
José Carlos Esparza Sáez Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko Departamentuko kontseilariak eta Manuel Romero Pardo Aranguren Ibarreko alkateak lankidetza hitzarmena izenpetu dute gaur, herrian babes ofizialeko 800 etxebizitza eraikitzeko. Hitzarmena Nafarroa 2012 Planeko esku-hartzeen baitan dago; Foru Komunitatean etxebizitza publikoa sustatzeko esku-hartzeen baitan, hain zuzen.
Etxebizitzak (700, araubide orokorrekoak, eta 100, alokairukoak) Mugartea sektorean eraikiko dituzte, Mendillorri eta Mutiloagoiti artean. Nafarroako Gobernuaren aurreikuspenen arabera, etxebizitzak 2011ko lehen hiruhilekoan esleituko dituzte, eta 2012aren amaieran, berriz, jabeei/maizterrei emanen dizkiete.
Mugartea sektorean 1.100 etxebizitza eraikiko dituzte guztira, Udalak sustatu duen UEPSaren arabera (Udalaz gaindiko Eragina duen Plan Sektoriala). Beraz, eraikiko dituzten etxebizitzen %72,72 babes ofizialekoak izanen dira; hau da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legean (2002) xedatuta dagoen gutxieneko ehunekotik (%50) gora. Orain, hitzarmena izenpetu ondoren, Nafarroako Gobernua UEPSaren izapideak egiten hasiko da.
Bestalde, hitzarmenari jarraiki, Aranguren Ibarreko Udalak 6.537 metro koadroko azalera duten lau lursail salduko dizkio Foru Gobernuari, zuzenean edo sozietate publiko baten bidez (VINSA). Lursailak Entremutilvas sektorean daude, eta babes ofizialeko 144 etxebizitza eraikitzeko erabiliko dituzte.