(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak BEZa hilero itzultzeko erregelamendua onartu du, urtarriletik aurrera enpresek itzultzeak hilero kobratu ahal izateko astelehena, 2009.eko urtarrilak 12

Horretarako, enpresek Hileroko Itzultzeen Erregistroan izena eman beharko dute, otsailaren 20a baino lehen


Nafarroako Gobernuak Foru Dekretu bat onartu du, krisiaren aurka borrokatzeko iaz aurkeztu zuen neurri multzoaren baitan, enpresei BEZa hilero itzultzeko araubidea garatzeko. Hala, Nafarroako enpresek 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera itzultzeak hilero kobratu ahal izanen dituzte, modu iraunkorrean.


Xedapenaren helburua honako hau da: enpresa batzuetan likidezia hobetzea, dituzten zailtasunak arintzeko, eta beste enpresa batzuetan inbertsioak sustatzea edo bizkortzea. Kalkuluen arabera, neurriaren bidez 63 milioi euroko likidezia txertatu dezakete 2009an.


Horretarako, sortu berri duten Hileroko Itzultzeen Erregistroan izena eman beharko dute enpresek, otsailaren 20a baino lehen. Izen-emateak Internet bidez egin beharko dituzte, Ogasuneko webgunean (www.hacienda.navarra.es) berariazko zentsu aitorpena betez (F65 dokumentua). Aurrerantzean ere indarrean egonen den neurria denez, BEZaren aitorpena hilero egin nahi duten enpresek neurriak eragina izanen duen urtearen aurreko azaroan egin beharko dituzte eskariak.


Gaur egun Esportatzaileen eta beste Eragile Ekonomiko batzuen Erregistroan izena emanda dauden enpresek edo profesionalek ez dute izen-ematerik egin beharko; izan ere, Hileroko Itzultzeen Erregistroan zuzenean sartuko dituzte, baldin eta 2009ko urtarrilean bajarik eskatzen ez badute.


Enpresek bete beharreko baldintzak


Araubide berriak Nafarroan BEZaren urteroko aitorpena aurkezten duten eta itzultzeak jasotzeko eskubidea duten enpresa guztietan izanen du eragina, eta zehazki, sistema berriaren bidez BEZaren urteroko aitorpenarekin baino 6-12 hilabete lehenago kobratu ahal izanen dituzte itzultzeak. 2008an, adibidez, 5.575 enpresek eskatu zuten BEZaren urteroko itzultzea.


Hileroko Itzultzeen Erregistroan izena eman nahi duten enpresek bete beharko dituzten baldintzak honako hauek dira: zerga betebeharrak egunean edukitzea; BEZaren aitorpena bide telematikoen bidez aurkeztea, hilean behin, ordaintzea dagokienean ere; eta BEZaren erregistro liburuetan bildutako eragiketei buruzko informazioa ematea.


Zentzu horretan, BEZaren erregistro liburuetako informazioa nahitaezkoa da itzultzeko eskaerak kudeatzeko edo ikuskatzeko organoek egin beharreko egiaztapenetarako.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa