(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak milioi erdi euroko diru laguntza onartu du, Aldude mendian eta Orreaga-Iratiko Oihanean artzaintza sustatzeko astelehena, 2009.eko urtarrilak 12

Babestutako eremu horietan 3.294 hektarea larre daude, eta artzaintza iraunkorraren bidez aprobetxatu nahi dituzte


Nafarroako Gobernuak 510.663 euroko zuzeneko diru laguntzak onartu ditu, honako toki entitate hauetarako: Auritz, Aurizberri, Erroibar, Kintoako Mankomunitatea eta Zaraitzu Ibarreko Batzar Nagusia. Bertan, Aldude Mendiko Zainketa Bereziko Eremuko (ZBE) eta Orreaga-Iratiko Oihaneko Interes Komunitarioko Lekuko (IKL) 3.294 hektarea larre daude, eta laguntzaren bidez abeltzaintza jarduerak bermatu eta bultzatu nahi dituzte eta mendiko artzaintzarekin lotutako habitatak eta espezieak hobetu nahi dituzte.


Aldude Mendiko Zainketa Bereziko Eremuan, diru laguntza honako larre hauetarako izanen da: Menditxuri, Arbilleta, Askarreta, Mediaundi, Sorogain, Enekorri, eta Adi mendiko hegoaldeko isurialderako.


Orreaga-Iratiko Oihaneko Interes Komunitarioko Lekuari dagokionez, berriz, Tapla, Abodi eta Oriko larreetan neurri zuzentzaileak ezartzea izanen du xede diru laguntzak.


Mendiko larreak izanik, batez beste 31 euro/hektarea dagokie, eta guztizko diru laguntza 510.000 eurotik gorakoa izanen da. Zenbatekoa 2009tik 2013ra bitarte jasoko dute, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren eta Europako Landa Garapenerako Nekazaritza Funtsaren (FEADER) eskutik. Horretarako, toki entitateak euren konpromisoak betetzen ari ote diren egiaztatuko dute urtero.


Larre baliabideak antolatzeko planetan artzaintzaren gainean ezarritako gidalerroak betetzea izanen dute xede aipaturiko konpromisoek, eta besteak beste, honako hauek azpimarratu ditzakegu: gutxiegi larratutako eremuetan artzaintza sustatzea; abereak sartu eta ateratzeko eguna errespetatzea; abeltzaintza azpiegiturak ezarri eta mantentzea; birsortzen ari diren zuhaiztietan itxiturak egitea; eta sasi-garbitzeak egitea (larreak hobetzea).


Nafarroako Landa Garapenerako 2007-2013 Programako ekintzan baitan dagoen neurria da (ingurumena eta ingurune naturala hobetzeko ekintzak), eta zehazki, Natura 2000 Sareko larre habitatak mantentzea eta hobetzea du helburu. Nafarroan, mendiko 21 IKLtako larreak aipaturiko planen eraginpean egonen dira, baina oraingoz Aldude Mendiko eta Orreaga-Iratiko Oihaneko planak bakarrik egonen dira indarrean. Hala, 2013an Natura 2000 Sareko larre habitaten %25 (mendiko eta estepako larreak) plan horien eraginpean egonen dira aurreikuspenen arabera.


Nafarroako Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren baitan 3,25 milioi euroko inbertsioa aurreikusten dute mendialdean artzaintza iraunkorra sustatzeko, eta baita 2 milioi euroko inbertsioa ere estepa eremuetako IKLetan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa