(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 30.000 euroko larrialdiko laguntza onartu du, Gazako palestinarrentzat astelehena, 2009.eko urtarrilak 12

Palestinar Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziako Espainiako Batzordearen bidez helaraziko dute giza laguntza



Nafarroako Gobernuak 30.000 euroko larrialdiko laguntza onartu du gaur, Gazako Zerrendako palestinarrentzat. Laguntza Palestinar Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziako Espainiako Batzordearen bidez helaraziko dute, hain zuzen.



Nazio Batuen Erakundeak (NBE) nazioarteko deia egin du dirua biltzeko, israeldarren eraso militarrak Gazan bizi diren herritarrengan dituen ondorioak arintze aldera (21,6 milioi euro behar dituzte, presaz), eta Nafarroako Gobernuaren laguntza horretarako izanen da. Batik bat elikadurarekin, etxebizitzarekin, erregaiekin eta familien artapenarekin zerikusia duten beharrizanak asetzeko egin dute deia.



Palestinar Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziak honako neurri hauek hartu nahi ditu bildutako diruarekin, berehala:



Oinarrizko elikagaien pakete bat eman gatazkaren ondorioak pairatzen ari diren 550.000 pertsonei (130.000 familia).



Larrialdiko bizilekua (behin-behinean) eta oinarrizko gaiak (elikagaiak ez direnak) eman euren etxea utzi behar izan duten 5.000 pertsonei (gehienez).



Erasoetan kalteak jasan dituzten edo suntsituta gelditu diren 5.000 bat etxebizitza konpondu edo berreraiki.



Gatazkaren ondorioak pairatzen ari diren familiei laguntza eraginkorra eman, eta zehazki:


-
euren etxea utzi behar izan duten 2.500 familiei behin-behineko bizilekua alokatu, lau hilabetez, euren etxeak konpontzen edo berreraikitzen dituzten bitartean;


-
senitartekoak lurperatzeko gastuak ordaintzen lagundu;


-
etxeko oinarrizko gaiak eman;


-
eta zaurituen ahaideei gastu medikoak ordaintzen lagundu, zaurituak urgentziaz atzerrira eramateko gastuak barne.



Herriak eta zerbitzu publikoak 500.000 litro erregaiz hornitu, oinarrizko gizarte zerbitzuei sostengua emateko.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa