(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gripearen epidemiak bere horretan jarraitzen du Nafarroan; eragin tasa handitu egin da 45 urtetik gorakoengan, eta txikitu, berriz, haur eta gazteengan asteazkena, 2009.eko urtarrilak 7

Osasun Departamentuko zainketa zerbitzuaren arabera, 2008ko azkeneko astean 252 kasu zeuden 100.000 biztanleko


Nafarroan Gripea Zaintzeko Sareak adierazi duenez (Nafarroako Gobernuko Osasun Publikoaren Institutuak bultzatzen duen sarea), gripearen eragin tasa 252 kasu/100.000 biztanle izan da 2008ko azkeneko astean (abenduaren 28tik urtarrilaren 3ra bitarte). Hortaz, gripearen epidemiak aurreko asteetako maila berari eusten dio, baina 2008ko urtarrileko mailatik urrun (orduko tasa oraingoaren bikoitza zen).


Hain zuzen ere, Nafarroak abenduaren hasieran gainditu zuen epidemia atalasea (70 kasu/100.000 biztanle), "Foru Komunitateko Zubian". Aurreko asteekin alderatuz gero, eta gripea zaintzeko sarean jarduten diren medikuek jakinarazi dutenez, gripearen eraginaren hazkundea nabarmen moteldu da haurrengan eta gazteengan, baina baliteke Eguberrietako oporren ondoren joera hori apurtzea. Aldiz, eragin tasa handitu egin da 45 urtetik gorakoengan.


Esan dugun moduan, abenduaren 7tik 13ra bitarteko astean epidemia atalasea gainditu zen Nafarroan, eta aste horretan 119 kasu antzeman zituzten 100.000 biztanleko. Harrezkero, gripearen kurbak gora egin du, etengabe, baina badirudi hilabete amaieran gripearen eragina egonkortu egin dela: 256 kasu/100.000 biztanle, abenduaren 14tik 20ra bitarteko astean; 280 kasu/100.000 biztanle, abenduaren 21etik 27ra bitarteko astean; eta 252 kasu/100.000 biztanle, abenduaren 28tik urtarrilaren 3ra bitarteko astean.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa