(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 4,2 milioi euroko inbertsioa eginen du 2009an, Lurreko Telebista Digitala ia beste 15.000 nafarrek ikusi ahal izateko ostirala, 2009.eko urtarrilak 2

Urte amaieran Foru Komunitateko biztanleen %97,2k ikusi ahal izanen dute Lurreko Telebista Digitala (LTD), eta 2010ean, berriz, %100ek


Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak 2009an Lurreko Telebista Digitala (LTD) Foru Komunitatean hedatzeko planaren berri eman du, gaur goizean. Aurreikuspenen arabera, 4,2 milioi euroko gastua eginen dute, LTD igortzeko 27 zentro eraiki edo egokituko dituzte, eta 36 herritan kable bidezko estaldura bermatuko dute. Hala, beste 14.191 nafarrek LTD ikusi ahal izanen dute.


2009an eginen duten inbertsioari esker, Foru Komunitateko biztanleen %97,2k LTD ikusi ahal izanen dute urte amaieran. Departamentuaren aurreikuspenen arabera, 2010ean herritarren %100ek ikusi ahal izanen dute LTD, lurralde osoan.

Aurten Foru Komunitatean eginen duten inbertsioari esker, 2010. urtearen amaieran Espainian eginen duten "itzalaldi analogikorako" hobeto prestatuta dauden lurraldeetako bat Nafarroa izanen da. Izan ere, 2010aren amaieran eten eginen dituzte sistema analogikoaren bidez egiten diren telebista igorpenak, eta aurrerantzean telebista seinalea sistema digitalaren bidez igorriko dute, soil-soilik.


Gogoan izan behar dugu Lurreko Telebista Digitalak kalitate hobeko seinalea duela eta telebista igorgailuek kateen bidez zerbitzu osagarriak eta elkarreragileak eskain ditzaten ahalbidetzen duela. Gainera, espektro irrati-elektrikoa modu arrazoizkoagoan erabil dadin ahalbidetzen du, eta ondorioz, Nafarroan eta Estatuan telebista kanal gehiago ikus daitezke.


Roig kontseilariak iragarri duenez, satelitea erabiliko dute estaldura arazoak dituzten lekuetan LTD ikusi ahal izateko


José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariak azpimarratu duenez, 2009a garrantzizko urtea izanen da Foru Komunitatean, Lurreko Telebista Digitalari dagokionez. "Azken urratsa, 2010ean Nafarroako herritarren %100ek LTD ikusi ahal izateko konpromisoa betetzeko"- esan du Roigek.


Kontseilariak azaldu duenez, "nafar guztiek kalitatezko LTD ikusteko aukera izan dezaten lortu nahi du Gobernuak, berdintasun eta aldiberekotasun baldintzak beteko dituen zerbitzu publikoaren bidez, herritarren bizilekua gorabehera".


"Lurreko Telebista Digitala Foru Komunitate osoan ikusi ahal izateko, Nafarroako Gobernuak ahalegin ekonomiko handia egin beharko du eta inbertsio handiak behar dituzten irtenbide teknikoak erabili beharko ditu, gaur egun LTD estaldurarik ez duten eremuetako baldintza geografikoen arabera (gehienak, landa eremuak). Nafar guztiek estaldura izan dezaten lortzeko, eskuragarri dauden bitarteko tekniko guztiak erabiliko ditugu: uhinak (bide tradizionala), kablea, eta satelitea (beste aukerarik ez dagoenean)"- iragarri du José Mª Roigek.

Dokumentazioa:
Relación de localidades, parajes y valles beneficiados por la cobertura de TDT en 2009

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa