(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak ia 800.000 euro erabiliko ditu Iruñeko Biurdana BHI handitzeko ostirala, 2009.eko urtarrilak 2

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak Iruñeko Biurdana BHI handitzeko proiektu onartu du, eta halaber, 799.213,29 euroko lanak kontratatzeko baimena eman du.


Lanak 2001ean hasi zituzten. Orduan, hain zuzen ere, Carlos Iriondo Apaolaza eta Juan Carlos Muguerza arkitektoek ikastetxea handitzeko proiektua idatzi zuten, baina lanak geldiarazi egin zituzten. Orain, Iruñeko Biurdana BHIko matrikula kopuruak gora egin duela ikusita, espedientea berriro abiatu dute, eta ikastetxea handitzeko lanak eginen dituzte. Nolanahi ere, 2001ean idatzitako proiektua Eraikuntzako Kode Teknikora egokitu beharko dute, eta era berean, aurrekontua eguneratu beharko dute. Egokitzapen horiek aurreko proiektua idatzi zuten arkitekto berei agindu dizkiete.


Proiektuaren arabera, honako gune berri hauek aurreikusten dituzte: behe solairuan, ataria eta atartea; lehenengo solairuan, 3 ikasgela arrunt eta departamentu bat; eta bigarren solairuan, 3 ikasgela arrunt eta 2 komun. Lanen guztizko aurrekontua 799.213,29 eurokoa da, BEZa barne (edo 688.976,97 euro, BEZik gabe).


Proiektua egokitu eta beharrizanei aurre egiten diela egiaztatu ondoren, Zerbitzuko teknikariek onespena eman diote.


Handitze lanak lehenbailehen egitea beharrezkoa da, eta ondorioz, kontratazio espedientearen izapideak berehala egin ditzaten proposatu dute. Hala, proiektua onartu eta lanak kontratatzeko baimena lehenbailehen emanen dute. Lanak 2009ko "Ikastetxe berrien eraikuntza eta egokitzapen lanak" kontu-sailaren bidez finantzatuko dituzte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa