Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Urriaren 18tik abenduaren 7ra bitarte 2008ko Udazkeneko Bira eginen dute; hots, berrehun biztanletik milara bitarteko udal eta kontzejuetara antzerkia, musika, zinema eta folklorea eramaten dituen kultur programa. Udazkeneko Bira Nafarroako Gobernuak antolatzen du, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez.
2008ko Udazkeneko Biran parte hartuko duten herriak honako hauek dira, zehazki: Abartzuza, Aberin, Oibar, Aizoain, Antzin, Añorbe, Arantza, Aras, Aratzuri, Arre, Arribe/Atallu, Artika, Asterain, Auritz, Aurizberri, Badoztain, Bakaiku, Bargota, Beintza-Labaien, Beire, Berbintzana, Berriobeiti, Berriogoiti, Betelu, Burgi, Campanas (Muru Artederreta), Cordovilla, Deikaztelu, Donamaria, Eneritz, Espartza, Ezkirotz, Etxalar, Etxauri, Eugi, Eulate, Ezkaroze, Fontellas, Goizueta, Ibero, Igantzi, Iguzkitza, Izaba, Iturmendi, Jaurrieta, Legasa, Lezaun, Ledea, Lizarraga (Ergoiena), Luzaide, Mañeru, Mélida, Elo, Miranda Arga, Murieta, Murillo el Fruto, Muruzabal, Obanos, Otsagabia, Olatz, Ororbia, Oteitza, Baternain, Pitillas, Puiu, Arrada, Zare, San Martín Unx, Sunbilla, Taxoare, Tiebas, Uxue, Urdiain, Urrotz, Uztarrotz, Villatuerta, Esa, Ziordia, Zubiri, Zudairi eta Zugarramurdi.
Bihar, urriaren 18an (larunbata), 18:00etan, Kollins Klown taldeak "El gallo Kiriko y los tres cerditos" lana aurkeztuko du Muru Artederretako Campanas gizarte etxean; Arantzako pilotalekuan, 20:00etan, IDDWAC taldeak kontzertua eskainiko du; Oibarko erabilera anitzeko aretoan, 19:30ean, "Teato bajo la arena" taldeak "El pirata Garramantas" lana antzeztuko du; Etxalarko enparantzan, 20:00etan, Zuperri fanfarrea arituko da; Aratzuriko kultur etxean, 18:00etan, "Ditirambo Teatro" taldeak "El país de las amaravillas" lana antzeztuko du; eta azkenik, Beireko kultur etxean, 19:00etan, "La Ribera Canta" taldeak kontzertua eskainiko du.
Etzi, urriaren 19an (igandea), San Fermin abesbatzak kontzertua eskainiko du, 13:00etan, Urrotzeko elizan; eta Antzineko pilotalekuan, "Teato bajo la arena" taldeak "El pirata Garramantas" ikuskizuna aurkeztuko du, 18:00etan.