Castellano | Euskara | Français | English
Juan Alberto Belloch Zaragozako alkateak "Zaragozako Defendatzailearen domina" eta hori egiaztatzen duen diploma eman dizkio, gaur eguerdian, Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteari. Aipaturiko domina Zaragoza 2008 Fundazioak ematen du, eta Aragoiko hiriburuko setioen bigarren mendeurrena gogora ekartzeko ekimenen esparruan kokatuta dagoen ekitaldia izan da.
Ríos eta Solano, XVII. mendeko Gaztela zabaleko mihiaren komikoak, Erriberrira iritsiko dira bihar, 22:30ean, Metamorfosis Producciones Teatrales konpainiaren eskutik. Konpainiak José Sanchís Sinisterraren "Ñaque o de piojos y actores" lana antzeztuko du, San Pedro elizako klaustroan.
Hobekuntza lanak honako ikastetxe hauetan eginen dituzte: Mutiloabeitiko Haur eta Lehen Hezkuntzako "San Pedro" Ikastetxe Publikoan, Zarrakazteluko Ikastetxe Publiko-Institutuan, Iruñeko "José Vila" Ikastetxe Publikoan, eta Garesko Eskualdeko Ikastetxe Publikoan
Lanak direla-eta, baliteke une batzuetan ibilgailuak txandaka igaro behar izatea, baina ez dute bestelako gorabeherarik aurreikusten. Zentzu horretan, mantentze lanak eginen dituen enpresako langileek kudeatuko dute zirkulazioa.
Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilariak NA-1240 (Caparroso-Zarrakaztelu) errepidean egin dituzten lanak inauguratu ditu, gaur goizean. Santakara-Murillo El Fruto tarteko lanei buruz ari gara, hain zuzen. Javier Gárriz Murillo El Frutoko alkatea eta Luis Daniel Ayabar Santakarako alkatea ere bildu dira inaugurazio ekitaldira.