Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Opnatel, Vodafone eta Cableuropa enpresen azpiegitura planen jende aurreko epea hasi da
astelehena, 2008.eko apirilak 21Nafarroako Gobernuak hiru erabaki hartu ditu Nafarroako Herri Lanak eta Telekomunikazioak (Opnatel), Vodafone España S.A., eta Cableuropa S.A.U. enpresek aurkeztutako Lurraldeko Azpiegitura Planak jende urrean jartzeko eta aldi berean aipatu planek ukitzen dituzten udalei audientzia emateko.
Espedienteak eskuragai izanen dira interesatuentzat hilabeteko epeaz Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Armada Etorbidea, 2, 3. maila, Iruñea) eta aipatu epean zehar nahi adina alegazio aurkezten ahal dira.