Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Lehenengo lehiaketa 1996an egin zuten, eta harrezkero 106 enpresa eta 262 lanpostu sortu dira
Nafarroako Gobernuak, CEIN sozietate publikoaren bidez, eta Euskadiko Kutxak, Gaztempresa programaren bidez, "Ideactiva 2008" lehiaketan parte hartzeko deialdia egin dute. Hain zuzen ere, enpresa proiektu berritzaile bat duten 35 urtetik beherako pertsonei zuzendutako lehiaketa da.
Lehiaketak enpresa ekimenak bultzatzea du helburu, eta horretarako, gazteen negozio ideia berritzaileenak saritzen ditu, enpresa berrien bidez egi bihurtu daitezen.
"Ideactiva" lehiaketak sostengua ematen die ikasleei, lizentziaturako edo lanbide heziketako ikasketak amaitu dituztenei, edo gazte ekintzaileei, euren enpresa proiektu berritzaileak abian jartzeko.
"Ideactiva 2008" lehiaketan parte hartu nahi duten pertsonek (banaka edo taldean) honako baldintza hauek bete behar dituzte: 35 urte baino gutxiago izatea; enpresa proiektu berritzaile bat izatea (Nafarroan); 2007ko maiatzaren 11 baino lehen enpresa abian jarri ez izana; Nafarroan proiektu berritzailea izatea, zentzu zabalean (prozesuak, produktuak, merkataritza alderdiak, zerbitzuak...); eta berriki osatutako enpresa izatea edo fisikoki eta fiskalki Nafarroan kokatuta dagoen enpresa bat sortzeko asmoa izatea.