Castellano | Euskara | Français | English
Zirauki-Mañerun hondakin urak tratatzeko proiektuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideak okupatzea presakoa dela deklaratu du Nafarroako Gobernuak, nahitaezko desjabetzapenaren ondorioetarako.
Nafarroako Gobernuak erabaki bana hartu ditu Batzorde Kudeatzaileko kideak izendatzeko Larraonako Udalerrian eta ondoko kontzeju hauetan: Izurdiaga (Arakil), Sorauren (Ezkabarte) eta Zubielki (Allin).
Espainiako Gobernuko presidenteak konstituzionaltasunik ezeko helegitea sustatu zuen Nafarroako Ondareari buruzko 14/2007 Foru Legeko bi artikuluren gainean, eta Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, epailearen aurrean aurkezteko erabakia hartu du
Proiektuak Nafarroako Baso Planaren barrenean sartuta daude eta haien helburua da basogintzako metodo egokiak ezartzea, basoko biodibertsitatea zaintzea eta basoko sare hidrografikoa hobetzea
Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat onetsi du Pedro Luis Lozano Uriz Kultura zuzendari nagusi izendatzen duena
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi diren gaiak kontsultatu nahi izanez gero ondoko artxibo hau deskargatzen ahal duzu.
Nafarroako Gobernuak akordioa erdietsi du, eta hartara, baimena eman dio Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuari toki entitateetarako diru laguntzen deialdia egiteko. Diru laguntzak hirugarren adineko zentroetarako eta traba arkitektonikoak ezabatzeko inbertsioak egiteko izanen dira, hain justu.
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiari 1.077.953,73 euroko dirulaguntza eman diezaion Construcciones Gregorio Martínez S.A. enpresari araudi bereziko babes ofizialeko etxebizitzak sustatu ditzan Sarrigurengo 6.10 lursailean, errentan hartzeko xedez.
Roig kontseilariak nabarmendu duenez, enpresak bertako 152 langileei eskaini dien aukera bakarra enpresa ixtea izan da
Gaur goizean zendu da Carlos Chivite Cornago jaun agurgarria, Erresumako senatari, Nafarroak aukeratua, eta Nafarroako Alderdi Sozialistaren idazkari nagusia zena; horren aurrean, Nafarroako Gobernuak erabaki du bere dolumin bizienak ematea haren emazteari, alabei, ahaideei eta lagunei, bai eta Nafarroako Alderdi Sozialistako haren kideei ere.