Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Gobernuak ontzat eman ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakaskuntzan, ikerketan, administrazioan eta zerbitzuetan diharduten langileen kostuak
astelehena, 2008.eko martxoak 31Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du ontzat emateko Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakaskuntzan, ikerketan, administrazioan eta zerbitzuetan diharduten langileen kostuak 2008. urterako. Guztira aipatu kostuak 48.320.686,44 eurokoak dira.
Legeak eskatzen duen bezalaxe, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluak Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileen postuen zerrenda eta haren kostua onetsi zituen 2008. urterako arestian aipatu zenbatekoa aurreikusita. Unibertsitateen Lege Organikoaren arabera, Autonomia Erkidegoak, kasu honetan Nafarroako Gobernuak ordezkatuta, ontzat eman behar ditu gastu horiek.