Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuaren industrialdeko lursailen salmenta prezioak onetsi dira
astelehena, 2008.eko martxoak 31Nafarroako Gobernuak hark berak sustatzen dituen industrialdeko lursailen salmenta prezioak ezarri ditu gaur goizeko bilkuran hartutako erabaki baten bidez.
Aipatu prezioak ondoko hauek izanen dira: Buñuelgo industrialdean, 27,80 euro; Caparrosoko industrialdean, 25,50 euro; Castejongo industrialdean, 27,75 euro; Elortzeko industrialdean, 81,75 euro; Izizko industrialdean, 26 euro; Tuterako Montes del Cierzo industrialdean, 16,25 euro; Olaztiko industrialdean, 53 euro; Rocaforte-Zangozako industrialdean, 22 euro; eta Vianako “La Alberguería” industrialdean, 55 euro. Prezio hauei guztiei BEZa aplikatuko zaie.