(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Publizitate turistikoaren kanpaina bat egitea onetsi da 4.350.000 euroko aurrekontuarekin hiru urtetarako

astelehena, 2008.eko martxoak 31


Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Komunikazio Zuzendaritza Nagusiari hainbat urtetarako kontratua egin dezan publizitate turistikoaren kanpaina bat martxan jartzeko 2008., 2009. eta 2010. urteetan. Gastua 4.350.000 eurokoa izanen da eta honelaxe banatuko da: 350.000 euro 2008an; 2.000.000 euro 2009an; eta 2.000.000 euro 2010ean.


Turismo Zuzendaritza Nagusiak publizitate sormen estrategia bat garatu nahi du Nafarroa destino turistiko gisa sustatzeko. Horretarako Komunikazio Zuzendaritza Nagusiak kontratazio bat eginen du 350.000 euro inguruko gastuarekin. Halaber, sormen estrategia landu eta gero, martxan jarriko da 2009. eta 2010. urteetan, hainbat komunikabidetan publizitatea sartuz: telebista, prentsa, irratia eta aldizkari espezializatuak. Horretarako urte bakoitzean bi milioi euro inbertituko da.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa