(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pedro Luis Lozano Uriz Kultura zuzendari nagusi izendatu dute

astelehena, 2008.eko martxoak 31

Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat onetsi du Pedro Luis Lozano Uriz Kultura zuzendari nagusi izendatzen duena


Pedro Luis Lozano Úriz

Pedro Luis Lozano Úriz. ( irudia handitu )

Iruñean jaioa 1973ko maiatzaren 8an, Pedro Luis Lozano Filosofia eta Letretan doktorea da Nafarroako Unibertsitateaz, Historia eta Artearen Historia espezialitateak egin eta gero. 1999. urteaz geroztik Iruñeko Udaleko Alkatesaren Kabinetearen aholkulari aritu da eta horretaz landara idazlea, artikulu egilea eta hizlaria da historia, arte, turismo eta gastronomia gaietan. 1998 eta 1999an Artearen Historiaren irakasle laguntzailea izan da Nafarroako Unibertsitatean eta Francisco Yndurain Adinekoendako Unibertsitatean, eta indusketa arkeologikoetan parte hartu du.


Hainbat erakusketetan komisario lanetan ibili izan da: “Navarra a la carta” (Iruñeko Baluarten, 2007ko ekainaren 19tik uztailaren 4ra), “Pamplona Año 7” (Iruñeko Gotorlekuko Armen Aretoan, 2007ko martxoaren 27tik maiatzaren 27ra), “Francis Bartolozzi” (Madrileko Juan Bravo Kultur Aretoan, 2000ko otsailaren 15etik martxoaren 2ra) eta “Homenaje a Francis Bartolozzi” (Nafarroako Museoan, 1999ko maiatzaren 7tik 23ra).


Ondoko argitalpen hauen egilea da: “Navarra a la carta”, Nafarroako Gobernua, Iruñea, 2007; “Un matrimonio de artistas. Pedro Lozano Sotés y Francis Bartolozzi”, Nafarroako Gobernua, Iruñea, 2007; “Pamplona Año 7”, Iruñeko Udala, Iruñea, 2007; “Crispín Martínez”, “Pedro Lozano de Sotés” eta “Francis Bartolozzi” Pamplona Año 7 erakusketan, Iruñeko Udala, Iruñea, 2007; “Francis Bartolozzi, el desafío de la creatividad”, Nafarroako Kutxa, Madril, 2000; “Archivo Administrativo del Gobierno de Navarra” eta “Índice de nombres propios” (Tebas Hiriari buruzko dokumentazio historikoan), Tebasko Kontzejua, Tebas, 1999; “Una vida entre el arte y la familia, Francis Bartolozziren omenezko erakusketa, Nafarroako Museoa, Iruña, 1999; eta hogeita hamar bat artikulu periodistiko eta dibulgaziokoak.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa