(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2,5 milioi euroko diru laguntzak baimendu ditu Gobernuak, hirugarren adineko zentroetarako eta traba arkitektonikoak ezabatzeko inbertsioak egiteko

astelehena, 2008.eko martxoak 31

Nafarroako Gobernuak akordioa erdietsi du, eta hartara, baimena eman dio Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuari toki entitateetarako diru laguntzen deialdia egiteko. Diru laguntzak hirugarren adineko zentroetarako eta traba arkitektonikoak ezabatzeko inbertsioak egiteko izanen dira, hain justu.


Hainbat urtetan egiteko gastua da, eta ondorioz, beharrezkoa da Gobernuak baimena ematea. Zehazki, aurreikusitako 2.541.945 euroetatik 1,4 milioi € 2008ko aurrekontuen kontura ordainduko dituzte; 706.000 €, berriz, 2009ko aurrekontuen kontura; eta 424.000 €, amaitzeko, 2010eko aurrekontuen kontura.


Akordioaren testuan adierazi dutenez, Gizarte Gaietako eta Garapenerako Lankidetzako Zuzendaritza Nagusia plangintzaren arloko proiektu handiak bultzatzen ari da, eta testuinguru horretan kokatuta daude laguntzak. Esate baterako, Gizarte Zerbitzuen Zorroaren Foru Dekretuaren proiektua dagoeneko egin dute, eta Gizarte Zerbitzuen lehenengo Plan Estrategiko orokorra prestatzen ari dira. Aurreikuspenen arabera, gainera, Nafarroako Gobernuak aurki onartuko du. Plan sektorialek Plan Estrategikoko aurreikuspenak garatuko dituzte, eta beraz, egoera sozial jakin batzuetarako esku-hartzeei dagokienez (ezintasuna, bazterketa, adinekoak, adingabeak, eta genero indarkeriaren biktimak), ildo estrategikoen araberakoak izan beharko dute.


Proiektu horiek guztiek Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren jardueraren oinarria osatu beharko dute datozen urteetan, eta inbertsioek gizarte zerbitzuen arloko plangintza estrategikoan ezarritako gidalerroen araberakoak izan beharko dute.


Gaur egun inbertsioak egiteak lehentasuna du, indarrean dauden arauak betetzeko, traba arkitektonikoak ezabatzeko, eta hartara, ezinduen irisgarritasun baldintzak hobetzeko. Hirugarren adinekoentzako zentroei dagokienez, beharrekoa da mendekotasunen bat dutenen autonomia pertsonala eta artapena sustatzeko baliabideetarako eta adinekoak etxean egon ahal izateko inbertsioak egiteko diru laguntzak ematea.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa