(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Mendekotasunen bat duten pertsonak artatzeko zerbitzuei buruzko enplegu lantegia eginen dute Lesakan, aurten ostirala, 2008.eko martxoak 28

Hogeita bost urtetik gorako hamabost langabe trebatuko dituzte, etxez etxeko laguntzarako laguntzaile eta geriatriako erizain laguntzaile gisa


Mendekotasunen bat duten pertsonak artatzeko zerbitzuei buruzko enplegu lantegia eginen dute Lesakan, 2008ko lehenengo seihilekoan. Cederna-Garalur elkarteak sustatu duen lantegia da, eta Nafarroako Gobernuak (Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez), Europako Gizarte Funtsak, eta Lesaka, Bera, Baztan eta Doneztebeko udalek finantzatu dute.


Martxoaren 18an aurkeztutako enplegu lantegien programaren baitan dagoen lantegia da. Orduan, akats baten ondorioz, Leitzan egin beharreko lantegi bat aipatu genuen, baina ez dute eginen. Enplegu lantegiak bitariko programak dira. Hain zuzen, enplegua eta prestakuntza tartekatzen dituzte, eta hogeita bost urte edo gehiagoko langabeen okupagarritasuna hobetzea eta laneratu daitezen bultzatzea dute helburu. Hasiera-hasieratik prestakuntza eta lana tartekatzen dituzte, eta sei eta hamabi hilabete arteko iraupena izaten dute.


Lesakako lantegiak sei hilabeteko iraupena izanen du, eta hogeita bost urtetik gorako langabeek egin ahal izanen dute, batik bat emakumeek eta etorkinek. Trebakuntza maila txikiko pertsonak izan beharko dute, eta langabe gisa izena emanda egon beharko dute, mendekotasunen bat duten lagunen artapenarekin zerikusia duen lanbideren batean. Aurreikuspenen arabera, trebakuntza teoriko-praktikoa eskainiko diete hamabost lagunei, etxez etxeko laguntzarako laguntzaile eta geriatriako erizain laguntzaile gisa.


Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez, 149.191 euroko ekarpena eginen du lantegia egiteko.


Lesakan eginen duten lantegiak Baztan, Malerreka eta Bortziriak hartzen ditu. Adineko asko dituen eremua da, eta zentzu horretan, bertako biztanleen zahartze indizea %21ekoa da (65 urtetik gorako biztanleak eta biztanleria osoa erlazionatzen dituen indizea). Nafarroakoa, berriz, %17koa da. Eremu horretan, ondorioz, mendekotasunen bat duten lagunen artapenarekin zerikusia duten zerbitzuen beharra handiagoa da, kantitateari zein kalitateari dagokionez. Gainera, tradizioz emakumeak izan dira mendekotasunen bat duten pertsonak zaindu izan dituztenak, baina haiek lan merkatuan sartzearen ondorioz, aipatu ditugun zerbitzuen beharra handitu egin da. Inguru horretan mendekotasunen bat duten lagunak zaintzeko bitartekoei dagokienez, familiek zerbitzu horiek erabiltzeko beharra dutela hautematen dute, alde batetik, eta gainera, langile trebatuak behar dituzte.


Bestalde, eginen duten lantegiarekin zerikusia duten lanbideetan jardun nahi duten 75 pertsona daude Lesaka inguruan. Gainera, 59 emakumeak dira, zenbateko osoaren %79.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa