Castellano | Euskara | Français | English
Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidentea Iturmendira joan da, gaur. Bertan, azpiegitura lanak egiten ari dira, eta aurreikuspenen arabera, 800.000 eurotik gorako kostua izanen dute.
Nafarroako ibaiek ez dute gainezka egin
Aste Santuko etenaldiaren ondoren, Eszena 2008 Jaialdiak aurrera eginen du asteburu honetan. Barañaingo Auditorioan, hain justu, "Teresa Nieto en Compañía" taldearen "Ni p’adelante ni p’atrás. ¡No hay manera, oiga!" aurkeztuko dute, bihar (ostirala, martxoaren 28a), 20:30ean. Larunbatean (martxoaren 29a), berriz, Rajatabla Dantza Konpainiaren "Enfermedades del silencio" lana aurkeztuko dute. Burlatako Kultur Etxeari dagokionez, Almudena Lobón-en Dantza Konpainiak (Aldanza) "A.D. 2008" ikuskizuna aurkeztuko du, bihar, 20:00etan.
Hezkuntza Departamentuak irakurketa sustatzeko sarien deialdia, 2007-2008 ikasturtekoa, onetsi du foru agindu baten bidez. 2001-2002 ikasturteaz geroztik, ekimen honen bitartez departamentuak aitortu eta baloratu egiten du eskola liburutegietatik ikastetxeak hobetu eta berritzeko esperientzia interesgarriak gauzatzen dituzten irakasle-talde batzuen lana.
Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez, 1.114.700 € emanen ditu, etorkinei eta gutxiengo etnikoei sostengua eskaintzeko diru laguntzen hiru deialdi egiteko. Horixe bera dago adierazita María Isabel García Malo kontseilariak onartu dituen hiru Foru Agindutan. Aginduok aurki argitaratuko dituzte, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.